Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Irakurleak ikastolan, Liburuaren Egunean

JOAN ZEN | Astelehenean liburuaren eguna izan zen eta,
XIII. Irakurketa Saioak egin genituen ikastolan

Testua eta argazkia Tantirumairu Ikastola - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Tantirumairu Ikastolara etorri ziren irakurleak, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera.

Tantirumairu Ikastolara etorri ziren irakurleak, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera.

Galería Noticia

Tantirumairu Ikastolara etorri ziren irakurleak, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera.

Herriko zerbitzuetako 6 langile etorri ziren ikastolara Liburuaren Egunarekin bat eginez. Bakoitza ikasgela batera joan zen eta han bilduak zeuden adin desberdinetako ikasleei liburu bat irakurri zien. Saio hauek hagitz gustukoak ditugu, ttikiak ginelarik hasi ginen horrela ipuinak entzuten eta urtero urtero egiten dira.

Aurten, 5. eta 6. mailako ikasleok izan dugu saioa antolatzeko ardura eta hori dela eta Lupe irakaslearengana jo dugu gehiago jakin nahi genuelako saio hauei buruz. Berak, hau antola-tzeko ideia noiz eta nola sortu zen azaldu digu: “2006an jarri genituen martxan honelako saioak;Irakurzaletasunari buruzko ikastaro batean hartu genuen ideia. Helburua zen ikastolako ateak zabaldu eta haurrak ohartaraztea helduek ere gustuko dutela irakurtzea”.

“Lehenengo urtean hiru hilero egin genituen”, azaldu digu Lupek. “Baina gero pentsatu genuen bertze ekintza motak ere egin behar genituela eta horrela antolatzen ditugu adibidez liburu trukaketak, idazleak geletara etortzea…”.

Lupek erran bezala, urte guzti hauetan zehar irakurle aunitz pasa dira gure ikastolatik. Sei izaten dira aldiro etortzen direnak eta lotzen dituen ezaugarri bat izaten dute. Adibidez, irakasleak ez diren eskolako langileak, eskolaz kanpoko ekintzen irakasleak, amatxi-aitatxiak, ikastolako ikasle ohiak, osaba-izebak, musikariak, dendariak, kirolariak, artezkaritza batzordeko gurasoak, kazetariak, komunikabidetako esatariak…

“Behin, 2008an, Xan izeneko iparraldeko kazetari bat etorri zen”, gogora-tzen du Lupek “eta umea zeneko bere ipuin gustukoena irakurri nahi izan zuen: Otsoño eta Xuriko, hain zuzen. Liburutegi guztietan begiratu zuen eta ez zuen aurkitu. Azkenean, Nafar Gobernuko artxiboetan aurkitu zuen eta fotokopiak egin zituen ikastolan irakurri ahal izateko”.

Ondoren galdetu diogu Luperi ea sumatu den haurrek gehiago irakur-tzen dutela saio hauen eraginez: “Ez da erraza hori jakitea, urtean zehar bertze ekintza batzuk ere egiten dugulako. Baina bai uste dugu guzti horiekin bultzatzen dugula irakur-tzeko gogoa. Urtero irakurtzen dituzten liburuak arrakasta izaten dute: ikasleak liburu horiek eskatzen dituzte eta eskutik eskura ibiltzen dira ikastolatik”.

Liburu trukaketak ere egin dituzte azken urte hauetan, eta ikasleak gustura irakurtzen dituzte beste ikasleen liburuak. “Idazle eta irudigileak ere ekartzen ditugu ikastolara”. JUUL kanpainak indar handia duela azpimarratu du Lupek. “Ekimenaren inguruan irakurketari buruzko iritzi trukaketak, jakin mina… sortzen dira”.