azpimarratzeko

‘1937’ musikala, gaur, barañaingo oholtzan

Jaso Ikastolaren musikal berria Gaur estreinatuko da, arratsaldeko 20.00etan, memorioa historikoa hizpide duen ikuskizuna

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

‘1937’ musikalean parte hartzen duten ikasleetako batzuk, obraren lau zuzendariekin batera.

‘1937’ musikalean parte hartzen duten ikasleetako batzuk, obraren lau zuzendariekin batera.

Galería Noticia

‘1937’ musikalean parte hartzen duten ikasleetako batzuk, obraren lau zuzendariekin batera.

Diario de Noticias

Hilabeteetako lanaren ondoren, iritsi da egun handia. Gaur, Jaso Ikastolak bere musikal berria oholtzaratuko du Barañaingo Auditorioan, lehenengoz. Bi emanaldi izanen dira, goizekoa ikasleei bideratua izango da, eta arratsaldeko 20.00etan, publiko guztiarentzat irekitako funtzioa eskainiko da. 1937 musikalak memoria historikoa aldarrikatzen du, urte hartan gertatutakoa berreskuratuz.

Denetara, 12 eta 16 urte bitarteko 50 ikaslek parte hartu dute musikala sortzen, ekoizpenaren alor guztietan: gidoia idatzi, argiztapena eta eszenografia sortu, koreografiak egin, antzeztu, dantzatu eta kantatu. Obraren sinopsian dioen bezala, Gernikako antzerki konpainiak musikal bat sortu nahi du 1937ko bonbardaketan hildakoei omenaldi bat egiteko asmoarekin. Mikelen beharra, eta Madalen eta Maitederren ametsak kolokan jarriko dira entsaioetan zehar. Ez da dirudiena bezain erraza.

Joan zen asteazkenean musikalaren zuzendariek azaldu zuten moduan, ikuskizun hau Jaso Ikastolak azken urteetan egin duen lanaren jarraipena da. Aurreko urteetan zehar plazaratu dituzten beste bost musikalen formatuari jarraiki, kantua, dantza, akroaziak eta efektu bereziak eskutik doaz ordubete eta 35 minutuko iraupena duen emanaldian.

Edu Serna Jaso Ikastolako orientatzaile eta emanaldiko zuzendarietako bat izan denak azaldu zuen bezala, “bi ideia nagusitzen dira ikuskizun honetan: bata, solidaritatearen indarra eta taldearen garrantzia arazoei aurre egiterako orduan;eta bigarrena, Gernikan gertatutakoa onartzeko beharra eta egindako akatsetaz ikastearen garrantzia”.

Talde lana

Jaso Ikastolak garatzen duen proiektu honen berezitasunetako bat, Irantzu Zabalza irakasleak adierazi bezala, talde lana da. Izan ere, zortzi hilabetez 50 ikasle eta 4 irakalse aritu dira euskara eta arte eszenikoen diziplina desberdinak sustatzea helburu duen musikala ekoizten. “Proiektu honek, helburu argi batzuk dituen oinarri pedagogiko argia dauka”, azaldu zuen. “Alde batetik, beraiek dena egitea da helburua: koreografiak sortu, gidoiak idatzi, atrezzoa egin... Dena guk gidatuta, baina beraiek eginda azken batean. Autonomia garrantzitsua da”. Bestalde, “lotsatia den edo autoestimu baxua daukan jendearentzat oso onuragarria” dela ere adierazi zuen Zabalzak.

Horrekin bat egiten du musikaleko aktore eta abeslarietako bat den Jon Sarasola ikasleak ere. Laugarren urtea da Sarasolak musikalaren proiektuan parte hartzen duela eta, tarte horretan, jendaurrean aritzea kostatzen zitzaiolako argiztapena eramaten zuten ikasleak oholtza gainera atera eta abestera igarotzen ikusi ditu.

Sarrerak. Barañaingo Auditorioko webgunean edo leihatilan erosi daitezke, 12 eurotan.Emanaldi gehiago.‘1937’ musikala ez da gaur soilik eskeiniko. Dagoeneko, beste hiru emanaldi hitzartu dituzte: ekainaren 5ean, Baluarten;irailaren 28an, Gernikako antzokian;eta urriaren 5ean, Tuterako Gaztambide Antzokian.

Unitate didaktikoa:Aurtengo musikalak dakarren nobedade garrantzitsuetako bat, obrak hizpide duen gaia lantzeko unitate didaktikoen sorkuntza izan da. Hala, musikala ikustera joanen diren ikasleek gaia aurretik lantzeko aukera izanen dute. Adin desberdinetara egokitzen da, eta aurretiko nahiz geroko aktibitateak proposatzen ditu.

etiquetas: nafarroa, ikasberri