Almadien besta apirilaren azken asteburuan

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Almadia bat, Burgiko presan behera. I. Aguinaga

Almadia bat, Burgiko presan behera. I. Aguinaga

Galería Noticia

Almadia bat, Burgiko presan behera. I. Aguinaga

Erran bezala, Burgiko egun handia Almadien Eguna da, joan zen asteburuan ospatu zena. Basoen ustiapena aspaldi-aspaldidanik izan da diru-sarreren iturri nagusia Pirinioetako ibarretan. Eta bertako ibaiak egurra Ebro ibaiaren ur lasaiagoetara eramateko bide ziren.

Saldu eta transformatu egiten zen han. Almadien bidez garraiatzen zen egurra, hain zuzen. Almadiak baltsak dira, landare sokek elkarri lotutako enborrek osatuak, eta muturretan arraunak dituzte. Arriskutsua zen ibaiaren ibilgutik joatea haiekin.

Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako almadiazainak oroitu eta omentzeko asmoz, Almadiaren Eguna egiten hasi zen, Interesa Turistikoko Festa Nazionala izendatu zutena 2005ean. Horrela, udaberri oro, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, eta milaka ikusleren aurrean, almadiek berriro ekiten diote Eska ibaiaren uretatik jaisteari. Ibilbidea, kasu honetan, Burgiko erdi aroko zubian amaitzen da.

Ekitaldi ikusgarria da, ondoko jarduerak ere biltzen dituena: musika emanaldiak, artisautza azoka, dantzak, erakusketak, herri bazkaria, ikus-entzunezkoen proiekzioak, herri kirola, dantzaldia eta nafar pertsona famatu batzuei “Urrezko almadia” ematea.

Aurrerapen teknologikoak gure eguneroko bizitza bideratzen duten garai hauetan, Burgi herriak bisitariari eskaintzen dio iraganarekin berriz biltze goxo bat. Honela, lanbideen bide-xendan barna ibiliz, 4 kilometroko ibilbide zirkularra, an-tzinako bizimoduaren hainbat osagarri ezagutuko ditugu. Bidean benetako tamainako almadia bat, ogi-labe, ikaztobia, Erdi Aroko elurtegia eta karobi bat ikusteko parada izanen dugu.