azpimarratzeko

Aparteko sariak jaso dituzte 25 ikaslek

Espediente hoberenei onarpena Goi Mailako, Gradu Ertaineko, Lehen Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako 25 ikasle saritu zituen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritzak

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Maria Solana eta Roberto Pe´rez, saritutako ikasleekin batera. utzitakoa.

Maria Solana eta Roberto Pe´rez, saritutako ikasleekin batera. utzitakoa.

Galería Noticia

Maria Solana eta Roberto Pe´rez, saritutako ikasleekin batera. utzitakoa.

Diario de Noticias

Hezkuntzako kontseilari María Solanak, Roberto Pérez zuzendari nagusiarekin batera, 2016-2017 ikasturteko LHko Aparteko Sariak banatu zituen joan zen astean. LHko 25 ikaslek jaso zuten saria: Goi Mailako Graduko 12 ikaslek, gradu ertaineko 9 ikaslek, oinarrizko LHko 3 ikaslek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako ikasle batek. Gainera, espedienterik onenarentzako golardoa eman zaie Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten beste hiru ikasleri.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan ospatu zen, eta bertan, Solana kontseilariak aitorpen berezia egin zien “ondo merezitako saria ekarri dien ikasleen lan handiari eta konpromisoari”. Solanak, Hezkuntza Departamentua Lanbide Heziketaren alde egiten ari den lana gogoratu zuen, izan ere, “Lanbide Heziketak funtsezko eginkizuna izango du gaurko gazteen garapen pertsonalean eta profesionalean, eta prestakuntza-bideen eskaintza zabala jartzen du haien eskuetan, arrakasta pertsonala eta profesionala lortzea ahalbidetuko dien oreka egokia lor dezaten”.

Nazioarteko akordioa

Bestalde, Hezkuntzako kontseilari María Solanak nabarmendu zuen, LHaren aldeko apustu honetan, nazioarteko lankidetza-ildoa ere landu dela. Hartara, Roberto Pérez zuzendari nagusiak lankidetza-akordioa sinatu zuen Holandako ROC Midden-ekin (Holandako LH arloko hornitzailerik handienetakoa), Italiako Corsozio degli Instituti Professionalirekin (LH arloko ikastetxeen par-tzuergoa) eta Finlandiako Saimaa Vocacional Sampo Unibertsitatearekin (goi mailako LH institutua). Nave2 elkartearen (Europako lanbide-heziketa hobetzeko sarea) bitartez gauzaturiko akordio honi esker, prestakuntzaren arloko nazioarteko lankidetza sustatu nahi da bazkideekin, hezkuntza arloko erakundeekin, enpresekin, inguruko komunitatearekin eta eskualdeekin. Ikasleek Europako enpresetan eta zentroetan egindako prestakuntza-egonaldiak hobetu eta bultzatu nahi dira;irakasleek zabaltzeko bidean dauden teknologietan eta metodologia didaktiko berrietan duten prestakuntza bultzatu nahi da (4.0 industriari eta robotika kolaboratibo eta adimendunari lotutako teknologiak, LH Duala, proiektuetan oinarritutako lankide-tza bidezko metodologia berriak eta hizkuntzen inguruko prestakuntza), eta LHaren nahiz hezkuntza orokorraren arloko nazioarteko berrikun-tza-proiektuetako parte-hartzea sustatu nahi da.

Hezkuntza kontseilariaren hi-tzak:“Ondo baino hobeto dakigu Lanbide Heziketako ikasketak ikasleen profil eta interesen arabera orientatu behar direla, eta ez, behiala egiten zen bezala, batxilergoa nahiz unibertsitate-ikasketak egiteko desegokitzak jotzen ziren irakasleen arabera. Lanbide-heziketa ikasleentzat gero eta erakargarriagoa den prestigiozko alternatiba da gaur egun, eta zuek zarete horren proba garbia”.

etiquetas: nafarroa, ikasberri