Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
bete gabeko ametsa

Himalayan aurrekari

Nafar mendizaletasunaren sinbolo Joan zen hilabetean Mari Ábrego hil zen, K2-ko gailurrera heldu zen Estatuko lehenengo alpinista, Josema Casimirorekin batera.

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ábregok omenaldi bat jaso zuen, Casimirorekin batera, K2-ko gailurra eskuratu zutenean.

Ábregok omenaldi bat jaso zuen, Casimirorekin batera, K2-ko gailurra eskuratu zutenean.

Galería Noticia

  • Ábregok omenaldi bat jaso zuen, Casimirorekin batera, K2-ko gailurra eskuratu zutenean.

Beatriz Equisoain

Egun beltzak izan dira Nafarroako mendizaletasunean. Mari Ábrego Santesteban, himalayismoaren eta alpinismoaren arloko izen ezaguna, joan zen apirilaren 19an hil zen Urdaitzen, 73 urte zituela. Bere heriotzak hutsune handi bat utzi du kirol honetan, izan ere, erreferen-tziazko gizona izan zen. 1986an, Josema Casimiro nafarrarekin batera, K2-ra -munduko bigarren gailur garaiena- heltzen ziren lehenengoetarikoetan bilakatu zen. Izugarrizko lorpena izan zen.

Ábrego Los Arcosen sortu zen 1944ko uztailaren 4ean. Alpinismoaren munduan ibilbide luzea egin zuen, eta munduko gailurrik garai eta ikusgarrienak ezagutzeko parada izan zuen. Arriskua beti izan zuen adiskide, baina horrek ez zuen bere mendizaletasuna baretu. Betiere, mendizale hoberenak izan zituen lagun, gainera.

Bere lehenengo irteera nazionala Denaliko Cassinera, Aconcaguara 25 aldiz igo izana, bere bost zortzimilakoak -Makalu, K2, Nanga Parbat, Broad Peak eta Cho Oyu-, Everesterako lau saiakera mitikoak, Jannu eta Kangchutserako igoerak... Istorio eta historia handiko ibilbidea egin zuen Ábregok bere bizitzan eta alpinismoaren arloan. Bere nondik-norakoa beti egongo da lotuta Himalayarekin. Izan ere, bertan historai egin zuen, bertan eraiki zen kirol honetako hoberenetako bat bezala. Bertan elkartu zuen, betirako, bere bizitza mendiarekin.

1986ko ekainaren 23an, Mari Ábrego eta Josema Casimiro mendizale nafarrek K2 (8.611 metro) mendiaren gailurrera iritsi ziren, munduko bigarren mendi garaiena. Lorpena eztabaidaezina izan zen. Eta ez soilik K2a munduko mendirik zailenetako bat delako gehiengoaren iritziz, baizik eta alpino estiloa jarraituz igo zutelako. Edo beste modura erranda, modu tradizionalean igo zutelako. Teknologiaren laguntzarik gabe, sherparen laguntzarik gabe, oxigenorik eta korda finkorik gabe. Euren borondatea, pasioa eta abentura-zaletasuna zeramaten soilik. Ábregok eta Casimirok euren helburua lortu zuten eta, harekin batera, euren izena historian idatzi zuten. K2-ko gailurrera iristen ziren Estatuko lehenengo alpinistetan bilakatu ziren.

Bere biografia

Los Arcosen jaioa eta Urdaitzen bizi izandakoa. Mari Ábrego Santesteban 1944ko uztailaren 4 batean sortu zen Los Arcosen. Mendizaletasunarekin izan zuen lehenengo harremana Nafarroako inguru honetan eman zen, eta handik munduko gailur ikusgarrienak konkistatzera iritsi zen. Gaur egun Urdaitzen bizi zen, Esteribarreko bailaran, eta ohikoa zen inguruetan bizikletan ibiltzen edo ibilaldiak egiten ikustea. Ana Antiarekin ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen: Argia eta Nerea. Azken hau, atletismoan aritzen da. Mari Ábregoz gogoratuko den irudietako bat K2-ko gailurrean egindakoa da. Bertan, Ábregok bere alaba sortu berriaren argazkia erakusten du. Erakundeek ere bere lorpenak saritu nahi izan zituzten behin baino gehiagotan. Hala, Nafarroako kirolari hoberenaren saria, Nafarroako Gobernuarnuaren Kirolaren Meritoaren Urrezko Saria edo CSD-ren Zilarrezko domina eskuratu izan zituen.

everest

4 saiakera:Nafar eskalatzailea Everesteko gailurrera heltzen saiatu zen lau alditan. Lehenengoa 1985ean izan zen: euskal espedizio batekin, 7.600 metrotara heldu ziren, mendiaren ipar aurpegian, eta Rapü Peakeko (6.862) gailurra egin zuen hegoaldetik. Bigarren saiakera Josema Casimirorekin batera izan zen 1987an, eta 8.500 metrotara iritsi ziren Nortoneko korridoretik alpino estiloan eta Rapü Peak gailurra egin ondoren. Hirgarren saiakera bi urte beranduago izan zen, berriro Casimirorekin, eta Lorenzo Ortasekin batera. Berriro, 8.500 metrotara iritsi ziren. Laugarren eta azken saiaera 1990an izan zen Casimiro, Zuloaga eta beste kide batekin, baina 8.300 metrotara iritsi ziren.

Herramientas de Contenido