Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Literatura, ametsen garraiobidea

Literaturaren besta Apirilaren 23an kaleak liburuz bete ziren, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gurean, euskarazko irakurketa sustatzeko ekimenak ere martxan jarri dira.

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Iruñeko Karlos III etorbidean hainbat salmenta postu ezarri ziren Liburuaren Egunean.

Iruñeko Karlos III etorbidean hainbat salmenta postu ezarri ziren Liburuaren Egunean. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

  • Iruñeko Karlos III etorbidean hainbat salmenta postu ezarri ziren Liburuaren Egunean.

Irakurketa, sormena elikatzeko modu eraginkorrenetako bat dela argi dago ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ ekimenak euskarazko irakurketa sustatzea du helburu

Diario de Noticias

Joan zen apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu zen mundu osoan. Ez da edonola aukeratutako eguna, izan ere, 1616an literaturaren munduko pertsona ospetsuenetako biren heriotzarekin bat egiten du: William Shakespeare eta Miguel de Cervantes. Orain, liburuak plazara ateratzen eta irakurketa sustatzen duten ekimenak antolatzen ospatzen da egun hau.

Irakurketa, sormena elikatzeko modu eraginkorrenetako bat dela argi dago. Irudimena, hitz egiteko gaitasuna eta kontzentrazioa garatzeko ere baliagarria suertatzen da. Horrexegatik, liburuak haurren egunerokoan egotea garrantzitsua da, jostailuak dauden modu berean. Liburuek aberasten gaituzte eta abentura, istorio eta ametsetan murgiltzeko bideak dira.

Irakurri, gozatu, oparitu

Liburuaren Egunarekin bat eginez, Euskaltzaleen Topaguneak urtero egiten duen irakurketa sustatzeko kanpaina abian jarri du aurten ere. Martxoaren 12an abiatu zen Euskal Herriko 45 herri eta hiritan, eta maiatzaren 31 arte luzatuko da. Hamabigarren edizio honetan, kanpainak herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Oraindik ez duzula parte hartu? Ba ez galdu denborarik!

Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi maileguan eskatu ahal izango duzu. Liburua irakurrita, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean.

Nafarroan, hainbat herritan jarri da martxan ekimena: Ultzalmaldea, Lizarra, Burlata, Sakana, Berriozar, Berriobeiti, Antsoain, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Zizur nagusia, Malereka, Iruñea, Leitzaldea, Barañain eta Esteribar.

Herramientas de Contenido