Paisaia eta tradizioaren artean

Kokapen ezin hobea Erronkarirako sarrera bidea izateaz gain, Burgiko herriak inguru natural ikusgarria dauka. Lehen, Aragoirekin muga egiten zuen herria izan zen.

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Burgiko herria, almadien jaitsieraz gozatzen.

Burgiko herria, almadien jaitsieraz gozatzen.

Galería Noticia

Burgiko herria, almadien jaitsieraz gozatzen.Herriko emakume talde bat, erronkariko jantzi tradizionalarekin. Aguinaga

Diario de Noticias

Burgi herria Erronkari ibarrerako sarrera da, Eska ibaiak Borregil (1.420 m.) eta Hai-tzeko Ama Birjina (1.294 m.) mendien artean sortzen duen arroila igaro eta gero hegoaldetik iristen bagara. Aragoiko mugatik hurbil egonda, ibarraren defentsarako gaztelu garrantzitsu bat egon zen bertan, eta halaber oraindik ere hantxe daude VIII. mendean San Eulogio bisitatu zuen Urdaspaleko beneditar monasterioaren hondakinak.

Erromatar zubia zain daukagu herrirako sarreran, bere postaleko itxura ezaguna guri eskainiz. Hasierako lau arkuak, goragunea eta Eska ibaiaren urak urratzeko balia-tzen dituen brankak beren hartan daude oraindik ere. Uretan gora metro gutxi batzuk eginik, almadiak jaisterakoan igarotzen zuten presa edo “portu” txiki batek gogorarazten digu zur ustiaketa, abeltzaintzarekin batean, bertako biztanleen eginbehar nagusia izan dela.

Burgiko etxeak Eska ibaiaren eskuineko bazterrean tarteka-marteka pilatzen dira. Karrika harriztatuak eta teila kurbatua zein teilatu-hegal atereak dituzten etxeak dira bere ezaugarriak. Bere udal barrutian natura-balio handiko tokiak daude, Sasiko Baltsak edo Burgiko arroila, Natura Erreserba izendatua eta Europa osoko sai arre kolonia handienetariko bat dena, bere pareta ikaragarrietan bizi diren harkaitzetako beste hegazti guztiak ahantzi gabe, noski.

Almadien eguna

Egun, almadia Burgi herriaren nortasun sinbolo bilakatu da, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak antolatzen duen Almadiaren Egunari esker, almadia lanbide zuten guztien gorazarre gisa.