Bizikletaren eguna ospatuko da Ollokin, igande honetan

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

olloki- Etzi, igandearekin, Bizikletaren Eguna ospatuko da Ollokin, bertako Bizilagunen Elkarteak antolatuta eta gailu honen erabilpena sustatzeko xedearekin. Goizeko egitaraua 11etan hasiko da bide-hezkuntzako ikastaroa, puzgarriak eta haurrentzako animazioa izanen direlarik. 11.30etan, kiroldegitik, bizikleta irteera abiatuko da, non adin guztietako jendeak parte har dezakeen. Ibilaldia egin ondoren, parte hartzaile guztientzako hamaiketako batekin amaituko da eguna, pistan, hainz zuzen ere. - P.C.