Herri-galdeketa eginen dute igandean sei herritan

Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Legasa eta Zubietako hamasei urtez goitiko 2.885 herritar deitu dituzte parte hartzera

Aitor Arotzena - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Herri galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketa.

Herri galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketa.

Galería Noticia

Herri galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketa.

malerreka- Herritarren babesarekin, Aunitz Eskuetan elkarteak lortu du erabaki-tzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa aitzinera ateratzea, horretarako protokoloak eskatzen duen guttieneko sinadura kopurua sei herrietan lortu baitu. Hala, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Legasa eta Zubietan, herri-galdeketa eginen dute igandean. Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabaki-tzeko? 16 urtetik goitiko herritarrek izanen dute galdera horri erantzuteko aukera.

Donamarian, bozka emateaz gain, eguerdian pintxo-poteoa eginen dute trikitixa doinuen laguntzarekin eta arratsaldean, haurrendako txokolatada antolatu dute.

Donezteben gaur zabalduko dute hautetsontzia, 18.30etik 20.30era eliz atarian. Igandean, Santa Luzia plazan egonen den mahaiaren bueltan, hainbat ekitaldi prestatu baitituzte. 09.00etan irekiera ekitaldia eginen dute;11.00etan kalejira;12.00etan herri-kirolak;17.00etan dantza saioa eta 18.00etan haurrendako jolasak eta mus eta partxis txapelketak. Eguna borobiltzeko txistorrada antolatu dute.

Elgorriagan Herriko Ostatu parean paratuko dute mahaia. Eguerdian aizkora apustua;trikitilariek alaitutako bazkaria eta arratsaldez, mus txapelketa jokatuko dute.

Legasako plazan zabalduko dute hautetsontzia. Goizean, murala margotuko dute eta herriko trikitilariak kalejiran ibiliko dira. Eguerdian, kerrena eginen dute eta arratsaldean, jokoak eta tailerrak.

Zubietarrek plazan paratuko dute hautetsontzia. Eguerdia bitarte, trikitilariak eta taloak dastatzeko aukera izanen dute. Arratsaldean, muxikoak plazan eta txokolate-jatea ere eginen dute.