‘Navarrorum’ erakusketa, maiatzaren 6tik 20ra, Auritzen

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

AURITZ- Auritzen “Navarrorum, euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” doako erakusketa izanen da, maiatzaren 6tik 20ra, hizkuntza honen presen-tzia erromatar garaitik XIX menderarte isladatzen duten dokumentuen bidez. Aurkezpena Auri-tzeko Kultur Etxean izanen da maiatzaren 6an, ordu batetan eta bertze egun guztietan irekirik egonen da astelehenetik larunbatera 12etatik 14 etara eta 18etatik 20etara. Ekitaldia Nafarroako Gobernua, Garaitzeko Asi Elkartea eta Auritzeko Udala sustaturik dago. - P.C.