Orbaizeta Kultur Ekimenak 10.urteurrena ospatuko du

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

ORBAIZETA- Bihar, Orbaizeta Kultur Ekimenak Elkarteak bere 10. urteurrena ospatuko du hainbat ekitaldirekin. Goizean zehar, hamarkada honetako ekitaldien argazki erakusketa izanen da, baita umeentzako jolasak ere. 12.30tan kalejira eginen da kaleetan barna eta 15.00tan bazkalduko da trinkete barnean, geroxeago bingoan aritzeko. Bukatzeko, 21.00etan EZ3 rock taldeak emanaldia eskainiko du, 80 eta 90 hamarkadetako bertsioak joz. Arratsaldean eta gauean txosna eta bokatak izanen dira. - P.C.