Udaberriko bestak asteburuan Igantzin

Herriko dantza taldeak emanaldia eskainiko du gaur arratsean (20.00)

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

igantzi- Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten bi egunez. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.

Gaur 20.00etan herriko dantza taldearen emanaldia izanen dute elizan.

Larunbatean 12.00etan kantu poteoa eginen dute Arantzako Mitxelena aita-semeekin herriko elkarte eta ostatuetan. 14.00etan bazkaria izanen dute Biltokin. 16.00etan haurrentzako zirko tailerra. 18.00etan haurrentzako berendua frontoian. 20.30ean Txiki Barrez Blai umorezko bakarrizketa izanen da Baratzondon.

Igandean 10.00etan haurrentzako mendi buelta antolatu dute, plazatik Larrondoko ikuztegira. 17.00etan, eskolako ikasleekIgantziko hotelaantzerki emanaldia eskainiko dute. - A.A.A.