‘Zimiko Punk’ jaialdia bihar Beran

Kataku herri ostatuan izanen da eta igandean, berriz, Don Inorrez taldea

Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Maiatza hasteko ere ekitaldi politak prestatu ditu Kataku herri ostatuak. Erraterako, larunbatean Zimiko Punk jaialdia eginen dute bertze urte batez. Baina atzo, prekarietatea eta langileen errealitate berriak azaltzeko filma eta solasaldia ere antolatu zuten, LAB sindikatuaren eta Iparhegoaren laguntzaz. La mano invisible filma ikusi eta solasaldia izan zuten.

Larunbat eguerdiko 12:00etan serigrafia tailerra eginen dute. 14.00etan bazkari herrikoia izanen dute. Bazkariaren aitzinetik, 13.30ean, Paniko taldeak joko du terrazan, eta bazkal ondotik, 17.00etatik aitzinera Arkaiko, Ezin eta BIP taldeek terrazan eta 21.00etatik aitzinera, Zakill eta Yakolek 42 taldeek ostatu barrenean.

Asteburua borobiltzeko, igande arratsaldeko 7etan, Don Inorrez taldeak kontzertua eskainiko du, Mugiro bila diska berria aurkeztuz. - A.A.A.