Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
ZUZENDARIARI GUTUNAK

Manada-koak, emakume-samuraien esku

Josu Jimenez Maia, Idazlea - 2018(e)ko maiatzaren 5a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Euren buruari La Manada deitzen dioten bortxatzaile horien kontrako zigor-ebazpena ikusita, agerian gelditu da berriz ere “justizia espainola” oximoron bat dela. Irudimen-ariketa bat egin dezagun, eta koka ditzagun bost sevillar horiek Japonian, eta denboran atzera eginda, jar ditzagun banan-banan emakume-samuraien eskuetan.

Elkarrengandik bereizirik, eta hurrenez hurren, utz dezagun José Ángel Prenda Jingu enperatrizaren esku;Ángel Boza, Tomoe Gozamen esku;Antonio Guerrero guardia zibila, moja shogunezizenez ezaguna zen Masako Hojo-ren esku;Alfonso Cabezuela soldadua, Mochizuki Chiyomeren esku;eta Jesús Escudero, Takeko Nakanoren esku. Egia errateko, hurrenkera gutxienekoa da, zeren eta emakume-samurai hauek guztiak armak erabiltzen trebatuak ziren.

Emakume-samurai edo onna bugeisha-k “emakume gerlaria” esan nahi du, eta Japoniako katana klasikoa baino egokiagotzat jotzen zituzten ber-tze armak baliatzen zituzten, hala nola arku eta geziak edota naginata -xa-fla kurbaduneko alabarda moduko bat-;eskuarki katana ez bertze arma batzuk erabiltzen zituzten, daga baten moduko kaiken eta tanto direlakoak.

Erran gabe doa, bost bortxatzaileak onna-bugeisha edo emakume-samurai horien esku uzteak ez du esan nahi emakume horiek esku-hutsik leudekeenik, eta euren buruari La Manada deitzen dioten talde-bortxatzaileen kasuaren larria ikusita, nago emakume-samuraiek arma zorrotzenak erabiliko lituzketela, baita katana ere.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia