Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gurutzea edo aizkorari musu

egilea Mikel Garciandia - Domingo, 6 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

Elizak bere ondare materiala eduki-tzeko duen eskubidea izan da gure orrialde honetako hizpidea bolada honetan. Baina, gure herriak nozitzen duen egoera zail eta itxaropentsu honetan, esan beharra dago kristauon benetako ondarea fedea dela. Nazareteko Jesus aurkitzea dugu pozik mantentzen gaituen altxorra. Eta horren ondoan, eraikuntza materialak, beraien balio artistiko eta historikoa barne, baliabide soilak dira. Kanpokoak galduta ere, kristau elkartea askatasun osoz saiatuko da maitatzen, laguntzen, Berriona aldarrikatzen.

ETAk, “eragindako kalteari buruzko adierazpena” atera du. Gure apezpikuek ETAren aldarrikapenaren aurrean nota bat atera dute. Bertan, biktimak aintzat hartzen dituzte lehenengo, eta baita ere, autokritika garbia eskaintzen dute (konplizitatea, anbiguotasuna, isil geratzea…). Eta aurrera begira, presoen familien behar humanitarioarekin batera, terroristek eragin duen kaltea nolabait konpontzeko deiarekin batera, asmo hau azaltzen dute: “bizi dugun garai honetan, berregituratze moralaren eta adiskidetzearen erronkari ekin behar dio gure gizarteak. Elizak lan horretan lagundu nahi du, jakinik berregite morala lotu-lotua dagoela ebanjelioaren baloreekin”.

Joan den urtean, maiatzak 27an, Zamar-tzeko monasterioan adiskidetzearen aldeko II jardunaldietan ospatu zen. Bertan, Mari Carmen Hernandez, ETAk hil zuen Jesus Mari Pedrosa, Durangoko zinegotziaren alargunak, bere esperientzia eskaini zuen. Maitasunez, bakez betetako hitzaldia oparitu zigun. Bertan, hauxe esan zuen: barkamena baten gauza dela, adiskidetzea ordea, biena.

Nire esku dago barkatzea eta barkamena jasotzea, ezin ordea eragin, besteak barkamena eskatu edo onartzea. Nire esku dago lehen pausua ematea, besteari itxaron gabe, baldintzak ezarri gabe. Nahiko lan daukadalako nigan dagoen errua senda-tzen. Eta behin bakearen bidean murgildurik, errazago izango zait eskuak odolez zikinduak dituenari adiskidetzeko deia luzatzea. Bera ere, biktimarioa, bere biolentziaren, gorrotoaren biktima delako.

Bide honetan norberak erabaki behar du zeri edo nori gurtzen dion, maitasuna edo gorrotoari, bakeari edo indarkeriari, aingeruak dakarren gurutzeari edo dragoiak dakarren aizkorari.

Egilea Euskal Pastoraltzako zuzendaria da