‘Bertsomovieda’ lehiaketan sarituak

Domingo, 6 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

lesaka- Beasaingo Arrano kultur elkarteak antolatutako Bertsomovieda lehiaketako 7. edizioko sari-banaketa egin zuten ortzegunean Beasaingo Igartza Jauregian. Bertso-ekin hornitutako Euskal Herri osoko bideo-lanak saritzen ditu lehiaketa honek eta 16 urtetik beheitiko mailan, Lesakako bertso-eskolako gaztetxoen Berdin eskubideetan lanak eskuratu du lehen saria (300 euro). Estitxu Arozena irakaslearen gidaritzapean, Imanol Mesa, Ihintza Lekuona, Lexuri Arotzena, Malen Igoa, Oihana Arruti, Ainhize Garro, Luken Urtxegi (Igantzi) izan dira bideoaren egileak. - A.A.A.