IRITZIA

Memoriari justizia

Ana Urkiza - 2018(e)ko maiatzaren 7a, astelehena - 09:56etan eguneratua

El exdirector gerente del FMI, Michel Camdessus, da lectura a la declaración. Tras él, Cuauhtémoc Cárdenas, Irati Agorriaga, Bertie Ahern, Jonathan Powell, Anaiz Funosas y Gerry Adams, ayer en la Villa Arnaga, de Kanbo.

Galería Noticia

El exdirector gerente del FMI, Michel Camdessus, da lectura a la declaración. Tras él, Cuauhtémoc Cárdenas, Irati Agorriaga, Bertie Ahern, Jonathan Powell, Anaiz Funosas y Gerry Adams, ayer en la Villa Arnaga, de Kanbo.

EAEko eta Nafarroako lehendakariek ostiralean egindako adierazpenei lotzen natzaie. Batzuk dardarka jarri dituen horri. Dagoena baino harago ikusi nahi duten horiek, oraingoan ere, ez dutelako ulertu nahi hemen, bakean, erabaki propioak hartuz eta bertako adierazteko modua erabiliz bizi nahi duen herri bat dagoela. Tasun bereizgarriekin.

Memoriari egin zioten lehendakari biek ala biek keinu. Memoria eraiki eta elikatu beharrari: ETA zer izan zen eta gertakizunak nola moldatu ziren jakinarazteko. Memoriarik egin ezean, iraganeko gertakizunak aldatzeko joera izaten dugulako edota momentuko interpretazioaren edo interpretatzailearen arabera, istorioa angelu ezberdinetik kontatzekoa.

Ados nago. Gaizki eginda dagoena gaizki egin zela esan behar da. Eta min egindakoei barkamena eskatu behar zaie (alderdi guztietakoei). Eta historia idatzi behar da. Elkarrekin. Zeren eta umeak ginenean, XIX. mendekoa izan zitekeen istorio bat entzunez hazi ginen. Euskal Herriaren salbatzailea zela ETA, gorroto gintuztenen aurrean bidea egiteko balizko modu bakarra. ETAren indarkeria defentsa bidetzat jo zitekeen, gutxienez. Eta literaturak istorioak irudikatzeko ahalmena eman zigutenoi, erromantikoa ezezik, elikagai ere bilakatu zitzaigun istorio hura, kalean bai batzuk zein besteak erortzen ikusten genituelako, eguna joan eta eguna etorri. Gorrotoak eta bidegabekeriak inguratzen gintuelako. Ez dut uste inozoegiak ginenik, ez eta bizitzea tokatu zi-tzaigun unea ulertzeko gai ez ginenik.

Justiziak eta giza eskubideek orain hartu dute behar zuten indarra. Ongi etorriak izan bitez. Orain idatzi daiteke historia izan zen moduan. Orain da idazten jartzeko unea. Idazteko, ideiak argitu eta adostu behar direlako. Injustiziak mahai gaineratzeaz gain, partekatu ahal izango direlako eta bizitakoa partekatuz baizik ezingo diogulako memoriari justizia egin.