Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Amaiur Ikastolakoak Aste Txuria ospatzen

apirilaren 22tik 27ra izaban egon ginen, eskiatzen eta bestelako jardueretaz gozatzen

Testua eta argazkia Amaiur Ikastola - Lunes, 7 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Aurtengo eski kanpainan parte hartu duten ikasleak.

Aurtengo eski kanpainan parte hartu duten ikasleak.

Galería Noticia

Aurtengo eski kanpainan parte hartu duten ikasleak.

etxeko berriak

Apirilaren 22tik 27ra ikasleek Izaban pasa zuten astea, eskiatzen eta beste zenbait ekintza egiten.

Igandean, iritsi bezain pronto, norberaren gauzak ostatuetan utzi eta eskiatzeko materialaren bila abiatu ziren.

Ondoren herria ezagutzeko tartetxo bat izan zuten, irakasleek kanpainako arduradunekin bilera izan zuten bitartean.

Egunez egun Astelehen goizeko 8:30etarako jada eskiatzera joan ziren eta El Ferialen zeudelarik, ikasleak zenbait taldetan banatu ziren, monitore ezberdinen gidaritzapean. Hauek izan ziren aste osoan eskiatzen irakasten ibili zirenak.

Bazkalosteko denbora librea igaro ondoren, arratsaldeko ekintzei hasiera eman zitzaien igerilekuko jarduerekin, koreografia baten sorkuntzarekin jarraituz. Bertan, birziklapenaren inguruko jarduerak burutu zituzten uretan eta azken eguneko festan dantzatzeko koreografia bat prestatu zuten.

Gainontzeko goizek egitarau berdina jarraitu zuten, baina arratsaldetan ekintzak aldatuz joan ziren. Asteartean, kanpainan parte har-tzen zuten beste eskola batzuekin herri kirolak egin zituzten, beste ikasle batzuekin harremanak sortuz.

Asteazkenean berriz, autobusa hartu eta Erronkarira jaitsi ziren Natur Interpretazio Zentroa eta Gayarre Museoa ezagutzera. Lehenengoan inguruko faunari buruzko berezitasunak ezagutu zituzten eta ondoren, eski pistetan bildutako zaborra aztertu zuten eta honek duen eraginaz jabetu ziren ikasleak. Bigarrenean, aldiz, museoa era berezi batean aztertzeko aukera izan zuten ginkana eta jolas ba-tzuen bitartez.

Ostegunean, eski asteari amaiera emateko, ikasleek Izabako kaleak garbitu zituzten, herria aurkitu zuten bezala uzteko helburuarekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala, berriro ere Erronkarira joan ziren, haurrek hainbeste espero zuten disko festaz gozatzera. Bertan, kanpainan parte hartu zuten ikastola guztietako neska-mutilak bildu ziren eta modu berezi batez, dantzatuz eta aste osoan zehar ateratako argazkien bideoa ikusiz, agurra eman zioten Aste Txuriari.

Ostiralean jada, azken eski saioa burutu zuten, monitoreak agurtu eta bazkalostean etxera abiatu ziren.

esperientzia aberasgarriaJarduera hauek guztiak oso aberasgarriak izan ziren, batik bat haien arteko harremanak sendotzeko;elkarren artean luzaroan hitz egiteko aukera izateko, elkar hobeto ezagutzeko, kooperatiboki lanean aritzeko…

Gainera naturaz disfrutatzeko parada izan zuten ohiko eskola girotik kanpo. Baita, eskolako irakasleekin beste modu batez elkar bizitzeko aukera ere.

etiquetas: nafarroa, amaiur, ikatola