Industria ondarearen hitzaldiak, Zumaian

Lehena bihar izango da Oxford aretoan, 19.00etan, Zumaiako burdinezko zubiaren inguruan

2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 06:03etan eguneratua

(zumaia.eus)

Galería Noticia

zUMAIA- Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ), Zumaiako Udalaren laguntzarekin, industria ondarea babesteko eta zaintzeko hitzaldi-zikloa antolatu du hilabete honetarako. Hirurak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, arratsaldeko 19.00etan, eta lehenengoa bihar bertan izango da.

Hala, Joaquin Cárcamo Martínezek Zumaiako burdinezko zubiak duen baloreari buruz hitz egingo du bihar arratsaldean (Un puente superviviente: el valor patrimonial del puente de hierro de Zumaia). Datorren asteazkenean, hilaren 16an, berriz, Aizarnako lignitoa eta Ibañarrietako tuparen ekoizpena izango du hizpide Aitziber Gorrotxategi Eizagirrek.

Amaitzeko, hilaren 23an egingo da azkenengo saioa, neumologian aditua den Victor Manuel Egia Astibiarekin, eta honek industria ondarearen inguruko gogoeta egingo du El Patrimonio Industrial, ¿olvido, desconocimiento o desinterés?izeneko hitzaldiarekin. - A.R.