Erosketa bonoekin hamar euro aurreztu ahal izango dira Lazkaon

LazkaOn merkatari elkarteak eta Udalak abian jarri duten kanpaina ekainera arte egongo da

M. Aranburu - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

LazkaOn merkatari elkarteko kideak eta Udal ordezkariak aurtengo bonoen kanpaina aurkezten.

LazkaOn merkatari elkarteko kideak eta Udal ordezkariak aurtengo bonoen kanpaina aurkezten.

Galería Noticia

LazkaOn merkatari elkarteko kideak eta Udal ordezkariak aurtengo bonoen kanpaina aurkezten.

lazkao- Hirugarren urtez jarraian, Lazkaoko Udalak eta Lazkaoko Merkatari Elkarteak, LazkaOn, herriko gainontzeko merkatariekin batera, erosketa bonoak sustatuko ditu aurten ere. Egitasmo honen helburua herriko merkataritza indar-tzea da eta aurten, guztira, erosketa bonoa 53 komertziotan erabiltzeko aukera izango dute lazkaotarrek.

Astelehenarekin batera hasi zuten kanpaina eta herritarrek ekainaren 1era arte erabili ahal izango dituzte eskuratutako bono horiek. Gauzak horrela, bono hauek deskontua eskaintzen dute, hain zuzen ere, 50 euroko balioa duten bonoak erosi ahal izango dira, 40 euro ordainduta. Bonoak, baina, 10 euroko bost txarteletan zatituta egongo dira, erabilera errazteko asmoarekin. Hala, bost txartel horietatik bi behintzat Lazkaon Merkataritza Elkarteko kide diren komertzioetan erabili beharko dira.

Udalak guztira 300 bono jarriko ditu eskuragarri, eta pertsona bakoitzak gehienez bono bat erosteko aukera izango du. Hala ere, beste pertsona baten NAN dokumentua aurkeztuz gero, beste bono bat erosteko aukera ere egongo da. Lazkaoko udaletxean bertan dago aukera kanpainako txartelak erosteko eta goizeko 9.00etatik arratsaldeko 18.00etara bitartean. Bonoak agortu bitartean ordutegi hori mantenduko da.

herritarren parte-hartzeaUdaletik lazkaotarrak eskaintza berezi honetan parte hartzera animatzen ditu eta nabarmendu dute “erosketak herriko komertzioetan egitea garran-tzitsua” dela. Hala zehaztu du Iñaki Estensoro zinegotziak: “Lazkaoko ekonomiaren garapenerako merkataritza indartzea oso garrantzitsua da. Herrian erosteak, zerbitzuetan ari diren lazkaotarren lanpostuak mantentzen laguntzen du, eta negozio eta lanpostu berriak sor-tzeko aukerak gehitzen ditu, Lazkaoko herria garatzen jarraitzeko. Laburbilduz, lazkaotarrek erosketak herrian egitea, herritarren onura bilakatzen da. Horregatik, erosketak herriko komertzioetan egiteko kontzientzia indartzen jarraitu nahi du Lazkaoko Udalak”.

Hala, Estensorok gogorarazi du herriko komertzioa “kalitatezkoa eta anitza” dela, eta herritarren esku ere badagoela hori bizirik mantentzea. Horregatik, aurkeztu den kanpainaz gain, urtean zehar beste batzuk jarriko ditu martxan Udalak eta LazkaOn elkarteak, udazkenean eta Gabonetan, esaterako. Horrez gain, formazio saioak eta bestelako kanpainak ere egin nahi direla aurreratu du zinegotziak. Guzti hau egin ahal izateko, guztiek azaldu dute “ezinbestekoa” izan dela LazkaOn Merkatari Elkarteak eta Udalak azken hilabeteetan gauzatu duten elkarlana.