Italiar ikasleak Irunen daude bisitan

Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Galería Noticia

irun.Irungo Udaleko Hezkuntza zinegotzi den Mónica Martínezek, beste zenbait udalkiderekin batera, harrera egin zien atzo udaletxean Italiako Milan hiritik etorri den Bigarren Hezkuntzako ikasle talde bati. Ikasle hauek Irungo Toki Alai ikastetxeko DBHko 2. mailakoekin truke-bidaian etorri dira Irunera eta ostiralera arte egongo dira hirian. Lagun irundarrak martxoan izan zituzten Italian beraiekin. Toki Alai ikastetxeak aurten ere beste truke bat egina du Italiarekin, DBHko 4. mailan, Chieti hiriko eskola batekin. Argazkia: X.S.