Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
GIZARTEA

Bertsozientzia Gipuzkoara iritsiko da lehen aldiz

Zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimena Zarautz, Bergara eta Ordizian ospatuko da hilaren 15, 17 eta 25ean

2018(e)ko maiatzaren 10a, osteguna - 06:02etan eguneratua

Bertsozientziaren kartela.

Bertsozientziaren kartela.

Galería Noticia

  • Bertsozientziaren kartela.

Zarautz- Bertsozientzia ekimenaren laugarren edizioa ospatuko da aurten lehen aldiz Gipuzkoan, eta Zarautz, Bergara eta Ordizia herrietara iritsiko da bertsolaritza eta zientzia elkartzen dituen jaialdia. Hala, zientzialari eta bertsolariek bat egingo dute beste behin ere, itxuraz horren desberdinak diren bi diziplina ekitaldi berritzaile batean elkartuz.

Jakinduriek mundue erreko dauizenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dira emanaldi bakoitzean, “hain desberdinak diren bi unibertso elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko”. Zehazki, laugarren edizio honetan, hamar minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira euskaraz, eta gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Lehenengo saioa datorren asteartean, hilaren 15ean, ospatuko da Zarauzko Antoniano Aretoan (19.30), eta Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariak, eta Ainara Sangroniz, Felix Zubia eta Josu Lopez Gazpio ikertzaile eta zientzialariak izango dira protagonista. Hurrengo saioa, berriz, Bergaran izango da hilaren 17an (19.00etan, Seminarixoan) Andoni Egaña eta Miren Amuriza bertsolarien partaidetzarekin, eta zientzia munduaren aditu gisa Ainara Sangroniz, Jon Mattin Matxain eta Gorka Azkune arituko dira. Amai-tzeko, Unai Iturriaga eta Alaia Martin bertsolariak, eta Gorka Azkune, Olatz Perez de Viñaspre eta Aitor Gastañares ikerlariak izango dira gonbidatuak Ordiziako saioan (hilaren 25ean, 19.00etan Herri Antzokian).

Hiru egunetarako sarrera doakoa izango da eta Anjel Alkain aktore eta umorista izango da aurkezlea. Ekimenaren antolatzaileak DIPC (Donostia International Physics Center), EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Zarautz On elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarauzko Udalak izan dira. - A. Roteta

Herramientas de Contenido