‘Mugaz Gain’ Antzerki Jaialdia gaur abiatuko da Beran

Aste honetan DBHko ikasleek eginen dituzte lanak eta hurrengoan LHkoek

Aitor Arotzena - Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Lehen Hezkuntzako ikasleak iazko ‘Mugaz Gain’ antzerki jaialdian.

Lehen Hezkuntzako ikasleak iazko ‘Mugaz Gain’ antzerki jaialdian. (AITOR AROTZENA)

Galería Noticia

Lehen Hezkuntzako ikasleak iazko ‘Mugaz Gain’ antzerki jaialdian.

BERA- Gaurtik hasita Mugaz Gain antzerki jardunaldiak eginen dituzte Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta.

Gaur 10.45ean, Berako Labiaga ikastolako DBH2ko ikasleek Erlijio berria. Deitu 649 520 046 antzezlana taularatuko dute eta Toki Ona Institutuko DBH2 Eko ikasleek Egoerak eta DBH2 Dko ikasleek To be perfect izan nahi nuke. Arratsaldean, 13.15ean, Oiartzungo Langosta taldeak Langosta Hotela lana eskainiko dute eta Oiartzungo Arditurri taldeak Arditurri an-tzezlana. Goizeko sarrera euro bat ordaindu beharko da.

Ortziralean, 13.15ean, Familia, ze marabilla antzeztuko dute Toki Ona Institutuko DBH2 Bko ikasleek, ¿De qué color son tus sueños? DBH1-2 Ako ikasleek, Ta oain ze? Aguakate Antzerki Taldeak eta Hil ta gero salda beroZaskanduri Antzerki Taldeak. Hemen ere euro bat ordaindu beharko da sarrera.

Heldu den astean Berako antzezle ttikienen txanda izanen da. Maiatzaren 17an, ortzegunean 10.00etan, Labiaga Ikastolako LH5ek ikasleek Zoriontasunaren bila, oztopoak mila eskainiko dute, 12.00etan Ricardo Baroja eskola publikoko LH6ko ikasleek Basoa eta Denboraren makina eta 15.00etan Ricardo Baroja eskolako LH2ko ikasleek Txanogorritxo eta otsoa eskainiko dute.

Emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzenduta daude eta sartzeko euro bana ko da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18.00etan hasita eta 2 euro kobratuko dute.

Maiatzaren 18an, ortziralean, 10.00etan IBIZI#XXI an-tzezlana eskainiko dute Jesusen Bihotzako LH4 koikasleek. 12.00etan Emozioen besta taularatuko dute Ricardo Barojako LH5eko ikasleek. Bezperan bezala, emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzenduta daude eta sartzeko euro bana kobratuko da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18.00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute.

Bertan behera Antzerki kontuekin segituz, emakumeak protagonista dituen oroimen historikoan oinarritutako Harritik hazia an-tzezlana larunbat honetan eskaintzekoa zuten Arantzako eskolako patioan. Eguraldi txarra iragarria denez, ekainaren 2ra gibeleratzea erabaki dute. Joan den urteko uztailaren 21ean, 22an eta 23an, herri-antzerki hau taularatu zuten lehen aldiz Berako Kultur Etxean.