Datorren astean abiatuko da Kantu eta Hitza kontzertu zikloa

MICE, Don Inorrez, Jabier Muguruza, Alboka, Mielotxin, Jean Bordaxar eta LUMI ariko dira

Miren Mindegia Unai Beroiz - Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Iñaki Azkona, Maider Beloki eta Jabier Muguruza, atzo, Iruñeko Udalean eskainitako aurkezpenean.

Iñaki Azkona, Maider Beloki eta Jabier Muguruza, atzo, Iruñeko Udalean eskainitako aurkezpenean.

Galería Noticia

Iñaki Azkona, Maider Beloki eta Jabier Muguruza, atzo, Iruñeko Udalean eskainitako aurkezpenean.

iruñea- Formatu txikiko zazpi kon-tzertuk osatuko dute Iruñeko Udalak antolatzen duen Kantu eta Hitza euskal musika zikloaren edizio berria. Maiatzaren 17a eta ekainaren 28a bitartean, ostegunero Erraldoien Txokoan eskainiko den programak aniztasuna du ezaugarri nagusitzat: MICE, Don Inorrez, Jabier Muguruza, Alboka, Mielotxin eta Lauaringo dantzariak, Jean Bordaxar eta LUMI izango dira Iruñeko egutegi kulturalean ezinbesteko hitzordua bilakatu den zikloa osatuko duten artistak. Emanaldi guztiak 20.30ean izango dira, doako sarrerarekin, Iruñeko Kultura zinegotzi Maider Belokik atzo gogoratu zuen bezala.

“Denetarik ekartzen saiatzen gara, genero berdintasuna bermatzen eta musika estilo desberdinak biltzen”, azpimarratu zuen udaleko euskara teknikari eta zikloaren antolatzaile nagusi den Iñaki Azkonak. Hartara, Errraldoien Txokoko oholtzatik musika genero desberdinak igaroko dira, folketik hasita soinu tradizionaletara, rocketik eta musika elektronikotik igaroz. “Euskarazko programazioa bultzatzea eta hirian euskara ikusaraztea da gure helburu handiena”, gogoratu zuen Belokik, bere aldetik.

MICE-k emango dio hasiera zikloari, datorren ostegunean. Miren Narbaiza (Napoka Iria) eibartarraren bakarkako proiektu berri honetan, Buelteri eustenlehen lana aurkeztuko du Iruñeko oholtzan. Joseba Baleztena beratarrak ekoiztutako zortzi abestiek, distortsioetan, giro ilunetan eta erritmo hautsietan oinarritutako nortasun musikal propioa erakusten dute, betiere Narbaizaren ahots berezia nagusi delarik.

Maiatzaren 24ean, Don Inorezen Imanol Ubeda abeslari eta gitarra jo-tzailearen ezizena- txanda izango da. Orain artean Bide Ertzeaneko kide izandakoak, bere lehenengo bakarkako lana aurkeztuko du, Mugiro Bila. Lan honetan, Gorka Urbizurekin batera izandako Peiremans taldearen oihartzunak nabarmentzen dira.

Hilabeteari akabaila emateko, Jabier Muguruza iruindarrak bere hamabostgarren lana ekarriko du Erraldoien Txokora maiatzaren 31n. Muguruzak bide berri bati ekin dio Leiho bat zabalikdiskoan, atzo eskainitako aurkezpenean azaldu zuen moduan. “Senak, erregistro berri ba-tzuk behar nituela esaten zidan, eta elementu elektronikoetara jo dut”. Hala, Tulsa taldeko Javi Carasueño eta Miren Izaren kolaborazioak izan ditu, betiere bere estilo pertsonala baztertu gabe.

Alboka taldeak eta bere Lurra, ur haize lanak emanen diote jarraipena zikloari, ekainaren 7an. Joxean Goikoetxearen taldeak 17 abesti biltzen ditu bere azken diskoan, tradizioa eta konposizio berriak uztartuz. Hurrengo astean, tradizioaren bideari jarraiki, Mielotxin eta Lauaringo dantzariak oholtzaratuko dira, Alan Lomax in memorian lana esku artean, non folk doinuak euskal musika tradizioanalarekin uztartzen diren.

Ekainaren 21ean, Jean Bordaxar abeslari, dantzari eta aktorearen taldearen txanda izango da. A capellaabestuko diren kantuetan, herrien eta bere jendeen istorioak kontatuko dira, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubia eraikiz.

Nahia Zubeldia eta Manu Matthys bikoteak osatutako LUMI taldearen kontzertuarekin itxiko da Kantu eta Hitza zikloa. Musikari lapurtarrek euskal musika eta elektronika uztar-tzen dituzte. Laster argitaratuko duten diskoko kantak aurkeztuko dituzte kontzertuan.

“Euskal programazioa bultzatzea eta euskera hirian ikusaraztea da gure helburu nagusia”

maider beloki

Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzia

egunez-egun

Maiatak 17. MICE, ‘Buelteri eusten’

Maiatzak 24. Don Inorrez, ‘Mugiro bila’.

Maiatzak 31. Jabier Muguruza, ‘’Leiho bat zabalik’.

Ekainak 7. Alboka, ‘Lurra, ur haize’.

Ekainak 14. Mielotxin eta Lauarin dantzariak, ‘Alan Lomax in memoriam’

Ekainak 21. Jean Bordaxar, ‘Lau xiberotar kantan ari’

Maiatzak 28. LUMI, ‘Mintzo ilunak’.

Sarrerak doan. Kontzertu guztiak Erraldoien Txokoan izanen dira, 20.30ean. Sarrerak ordu bat lehenago jaso ahal izango dira.