Uxue Alberdik jaso du 111 Akademiaren saria

2018(e)ko maiatzaren 11a, ostirala - 06:04etan eguneratua

Uxue Alberdik jaso du 111 Akademiaren saria

Galería Noticia

Uxue Alberdik jaso du 111 Akademiaren saria

‘jenisjoplin’.Uxue Alberdik atzo arratsaldean jaso zuen 2017ko 111 Akademiaren Saria lehengo urtean argitaratu zuen Jenisjoplin eleberriarengatik. Akademiako kideek aukeratu zuten nobela, urtarriletik apirilaren 8ra iraun zuen hiru txandako bozketa-saio baten bitartez -Jenisjoplin Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzarorekin iritsi zen finalera-. Andoaingo bastero Kulturunean jaso zuen Alberdik saria. Ekitaldia Lou Topet talde zarauztarraren doinuek gidatu zuten. Argazkia: Iker Azurmendi

Últimas Noticias Multimedia