Castejoneko museoa, trenbidearen historia ezagutzeko

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Duela 22 urte ez dela trenbidea erabiltzen.

Duela 22 urte ez dela trenbidea erabiltzen.

Galería Noticia

Duela 22 urte ez dela trenbidea erabiltzen.

Erriberako gozotasunek erakarri bazaituzte eta Nafarroako hegoalderantz jo baduzu jadanik, zergatik ez atera txartela denboran barna bidaiatzeko eta XIX. mendearen hasierako trenbidearen mundua aurkitzeko? Horretarako onena Errioxako mugatik hurbil-hurbil dagoen Castejón herrian gera-tzea da.

RENFE geltokiaren ondoan, bere ekonomatua izandakoan, hain zuzen, Trenbideari buruzko Museo didaktikoa dago. Garai horietako giroa birsortzen du, eta trenbide-iraganari buruzko dokumentazioa, kartografia eta argazkiak biltzen ditu.

Halaber, antzinako tresnak aurkituko dituzu, ondoko hauek nabarmenenak direlarik: farol bilduma zoragarria, 1824. urteko suhiltzaile-gurdia, 1925eko lurrun-makina eta trenbide-orratzak aldatzeko mekanismoaren erreprodukzioa (trenbideko zein obretako langileek erabiltzen zuten material osoa). Museoak tamaina handiko maketa du ere, eta tren batzuk ibiltzen dira horretatik. Maketak Castejóngo 1867ko geltokia eta 1930eko trenbide-adarkatzea islatzen ditu.

Castejon, Nafarroako erribera

Castejongo udalerriak Valtierrako udalerriarekin egiten du muga iparraldean, Tuterarekin ekialde eta hegoaldean, Corellarekin hegoaldean, eta Errioxako Alfaroko udalerriarekin mendebaldean. Ebro ibaiak eta Lodosako ubideak zeharkaturik, herria ibaiaren gorabeheren menpe egon da historian zehar. Horrez gain, gurutzabide garrantzitsua da, Bizkaitik eta Nafarroa eta Gipuzkoatik datozen pertsonen igarobide naturala izanik.