Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
xehetasunak

Estatu batuetaraino, beren robotarekin

FSINGENIUM taldea Nafarroako taldeak diseinu mekanikoaren saria irabazi zuen, Ameriketako Estatu Batuetan ospatutako mundu mailako First Lego League lehiaketan.

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Nafarroako taldea First Lego League (FLL) World Festivalen, Suitzako taldearekin batera. utzitakoa

Nafarroako taldea First Lego League (FLL) World Festivalen, Suitzako taldearekin batera. utzitakoa

Galería Noticia

  • Nafarroako taldea First Lego League (FLL) World Festivalen, Suitzako taldearekin batera. utzitakoa

Diario de Noticias

Joan zen maiatzaren 1ean itzuli ziren Nafarrora, Detroiten (Michigan, AEB) ospatu zen nazioarteko First Lego League (FLL) World Festivalen sari berezi bat jaso ondoren. Nafarroako FSINGENIUM taldeak, izan ere, diseinu mekanikoaren saria eraman zuen, sortutako robot batengatik. Taldea, Sarrigurengo FSEstructuras Ingeniari-tza enpresari lotuta, nazioarteko faserako sailkatu zen Nafarroan ospatutako fasean (otsailan Baluarten ospatu zena) eta Espainiako Estatuko mailan (Logroñon, martxoaren 10 eta 11n) ere garaipen sendoak lortuta. Ondoren, bidaia finantzatu ahal izateko diru bilketari ekin zioten, eta Atlantikoaren beste aldean ospatu zen lehiaketara abiatzea lortu zuten.

10 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako lehiaketa

Duela hamar urte iritsi zen First Lego League Nafarrora, gurean zientzia eta teknologia heziketa sustatzeko helburuarekin. Nazioar-teko erronka bat da, STEM (ezagu-tza teknologikoak, zientifikoak, matematikoak eta ingeniaritzakoak biltzen dituen ingelesezko labur-dura) lanbideei bultzada emateko sortu zuena. Halaber, XXI mende-ra begirako talde lan eta proiektuak sustatzeko gaitasuna garatzea da helburua, komunikazioa, errespe-tua, erabakiak hartzea edo gizar-teari ekarpenak egitea bezalako oinarriekin.

6-16 urte bitarteko neska-mutilentzako nazioarteko erronka da, STEM bokazioak bultzatzen dituena aldi berean XXI. Mendeko gaitasunak bere gain hartzen dituena. 2017-2018ko ikasturteko erronkaren izenburua Hydro Dynamics da eta taldeek gizakien uraren zikloaren inguruan konponbide berritzailea bilatu beharko dute.

Hala, ura bilatu, garraiatu, erabili eta botatzeko erak hobetzea zen helburua. Uraren giza-zikloa era berri-tzaile batean hobetzea, azken finean.

Stem Planeta

Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako eta Hezkuntzako Departamentuen proiektu honen helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. STEM Planetak gazteei bereziki eta gizarteari orokorrean, materia horien baloreak erakusteko tresna izan nahi du.

aurrekariak

Girona, 2016:FSINGENIUM taldeak 2016tik darama lehiaketa honetan parte hartzen. Ordukoan, hirugarren postua lortu zuen Gironan.

Ameriketako Estatu Batuak:Gironan sailkatu ondoren, Saint Louisera abiatu ziren (AEB) eta bertan diseinu mekanikoaren saria lortu zuten.

Aurten:Aurtengo edizioan, Nafarroan eta Espainiako Estatuan sailkatzea lortu zuen.

Herramientas de Contenido