Holanda, Italia eta Finlandiarekin lankidetzak prestatzen

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Solana kontseilaria, saritutako ikasleei hitz batzuk eskaintzen. d.n.

Solana kontseilaria, saritutako ikasleei hitz batzuk eskaintzen. d.n.

Galería Noticia

Solana kontseilaria, saritutako ikasleei hitz batzuk eskaintzen. d.n.

Roberto Pérez zuzendari nagusiak lankidetza-akordioa sinatu du Holandako ROC Midden-ekin (Holandako LH arloko hornitzailerik handienetakoa), Italiako Corsozio degli Instituti Professionalirekin (LH arloko ikastetxeen par-tzuergoa) eta Finlandiako Saimaa Vocacional Sampo Unibertsitatearekin (goi mailako LH institutua). Nave2 elkartearen (Europako lanbide-heziketa hobetzeko sarea) bitartez gauzaturiko akordio honi esker, prestakuntzaren arloko nazioarteko lankidetza sustatu nahi da bazkideekin, hezkuntza arloko erakundeekin, enpresekin, inguruko komunitatearekin eta eskualdeekin. Ikasleek Europako enpresetan eta zentroetan egindako prestakuntza-egonaldiak hobetu eta bultzatu;irakasleek zabaltzeko bidean dauden teknologietan eta metodologia didaktiko berrietan duten prestakuntza bultzatu;eta LHaren nahiz hezkun-tza orokorraren arloko nazioarteko berrikuntza-proiektuetako parte-hartzea sustatu nahi da.

Nafarroa, Finlandia, Italia eta Holandaren arteko lankidetza hori Erasmus+ programa europarraren bitartez finantzatuko da.