Lanbide heziketa, saria duen formakuntza

Aparteko Sariak Nafarroako Lanbide Heziketako 25 ikaslek Nafarroako Gobernuak eskainitako sari bat jarso zuten berriki, euren espediente bikainagatik.

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Saridunak, Maria Solana eta Roberto Perezekin, sari banaketaren egunean.

Saridunak, Maria Solana eta Roberto Perezekin, sari banaketaren egunean.

Galería Noticia

Saridunak, Maria Solana eta Roberto Perezekin, sari banaketaren egunean.Lanbide Heziketako ikasleak, klaseetako batean. d.n.
Lanbide Heziketak funtsezko papera dauka gazteen garapen profesionalean Ikasleen artean gero eta erakargarriagoa suertatzen da LH formakuntza

Diario deNoticias

Hezkuntzako kontseilari María Solanak, Roberto Pérez zuzendari nagusiarekin batera, 2016-2017 ikasturteko LHko Aparteko Sariak banatu zituen duela bi aste . LHko 25 ikaslek jaso zuten golardoa: Goi Mailako Graduko 12 ikaslek, gradu ertaineko 9 ikaslek, oinarrizko LHko 3 ikaslek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako ikasle batek. Gainera, espedienterik onenarentzako golardoa eman zitzaien Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten beste hiru ikasleri.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin zen eta, bertan, Solana kontseilariak aitorpen berezia egin zien “ondo merezitako saria ekarri dien ikasleen lan handiari eta konpromisoari”. Solanak, Hezkuntza Departamentua Lanbide Heziketaren alde egiten ari den lana gogoratu zuen, izan ere, “Lanbide Heziketak funstezko eginkizuna izango du gaurko gazteen garapen pertsonalean eta profesionalean, eta prestakuntza-bideen eskaintza zabala jartzen du haien eskuetan, arrakasta pertsonala eta profesionala lortzea ahalbidetuko dien oreka egokia lor dezaten”.

Solanak aintzakotzat hartu zuen lanbide-heziketako Plan Estrategikoaren bitartez egiten ari den lana, izan ere, “ondo baino hobeto dakigu Lanbide Heziketako ikasketak ikasleen profil eta interesen arabera orientatu behar direla, eta ez, behiala egiten zen bezala, batxilergoa nahiz unibertsitate-ikasketak egiteko desegokitzak jotzen ziren irakasleen arabera. Lanbide-heziketa ikasleentzat gero eta erakargarriagoa den prestigiozko alternatiba da gaur egun, eta zuek zarete horren proba garbia”.

Aitorturiko ikasleak

Hauexek izan dira Oinarrizko Lanbide Heziketako espedienterik onenaren saria jaso duten ikasleak: Samira Akchichou, Lizarrako ZIPeko Bulegoko Informatika zikloko ikaslea;Joseba Dorronsoro, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Nekazaritza-Jardueretako ikaslea, eta Aitor Ibañez, Lizarrako ZIPeko Elektrizitate eta Elektronikako ikaslea.

Gradu Ertainean, saritutakoak honako hauek izan dira: Sevil Rosenova, María Ana Sanz-eko Kudeaketa Administratiboko ikaslea;Miriam Cazador, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Nekazaritza-Ekizpeneko ikaslea;Adrián Martínez de Souza, Donibane ZIko Instalazio Elektriko eta Automatikoen zikloko ikaslea;Hamid Barkaoui, Virgen del Camino ZIPeko Soldadura eta Galdaragintzako ikaslea;Cristina Medina, Burlatako ZIko Sukaldaritza eta Gastronomiako ikaslea;Jessica Viviana Rivera, Burlatako ZIko Ile-apainketa eta kosmetika kapilarraren zikloko ikaslea;Roberto Soriano, ETI ZIPeko Sistema Mikroinformatiko eta eta Sareetako ikaslea;Virginia Luzuriaga, María Inmaculada LHIPeko Farmazia eta Parafarmaziako ikaslea, eta Ana Montavéz, María Inmaculada LHIPeko mendekotasun egoeretako pertsonak Arta-tzeko zikloko ikaslea.

Goi Mailako Graduan, hauexek dira espediente onenarentzako golardoa jaso dutenak: Ainhoa Bailo, ETI ZIPeko Administrazio eta Finantzetako ikaslea;Pello Sarratea, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Abeltzaintzako eta Animalien Osasun-Laguntzako ikaslea;Idoia Martín, Cuatrovientos ZI pribatuko Nazioarteko Merkataritzako ikaslea;Sandra Lafoz, Virgen del Camino ZIPeko Eraikuntza Proiektuetako ikaslea;Imanol Jesús García de Eulate, Energia Berriztagarrien Goi Mailako ZIko ikaslea;Enrique Cestau, Virgen del Camino ZIPeko Eraikuntza Metalikoetako ikaslea;Mikel Ros, Cuatrovientos ZI pribatuko Plataforma-anitzeko Aplikazioen Garapeneko ikaslea;Jon Jauregui, ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko Arrisku Profesionalen Prebentzioko ikaslea;Rafael Amigot, Donapea ZIPeko Laborategiko eta Kalitatearen Analisi eta Kontroleko ikaslea;Nerea Arrastia, ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko Aho-Hortzetako Higieneko ikaslea;Alaitz Olazabal, Hezitzaileen Eskola ZIko Haur Hezkuntzako ikaslea, eta Daniel Martín, Donapea ZIPeko Automozioko ikaslea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasleak ere, sarituta

Gainera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako Aparteko Saria eskuratu du Bernardo Alfredo Salinasek, Iruñeko Arte Eskolaren liburuari aplikatutako Arteen adarreko ikasleak.

Saria jaso duten Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzarenn goi-mailako graduko ikasleek Estatuko Sarietan parte hartu ahalko dute, hala nahi izanez gero.

Hezkuntzako kontseilari María Solanak nabarmendu zuenez, LHaren aldeko apustu honetan, nazioarteko lankidetza-ildoa ere landu dela adierazi zuen sari banaketan.