Trenbide zaharraren etorkizuna

Martxan Adif enpresa publikoak Castejón eta Cintruénigo arteko trenbide zaharra berreskuratu nahi du, frogak egiteko;bide berdearen proiektua oztopatuz.

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Corellako tren geltokia. fermín pérez-nievas

Corellako tren geltokia. fermín pérez-nievas

Galería Noticia

Corellako tren geltokia. fermín pérez-nievasCastejon-Olvega trenbideko zati bat. fermín pérez-nievas

Diario de Noticias

Castejon-Olvega meatzaritza trenbidearen jasan zuen ezjakintasun egoera berdinean dago orain Bide Berdearen proiektua. 1998an, Olvegako udalak obra hau aldarrikatu zuenetik, proiektua hainbatetan berreskuratu da, nahiz eta ez den sekula erabaki sendo bat hartu, Castejoneko udalaren bultzada ere izan duen arren. 1996an utzi zen bide honen ustiapena, eta egun baztertuta dago erabat.

Bide berdearen proiektua ez dela sekula egingo dirudi orain. Izan ere, Adif enpresa publikoak berriki iragarri du trenbide honen zati bat, CAstejon eta Cintruenigo artekoa, berreskuratu eta frogak egiteko erabiliko duela. Helburu horrekin, lehiaketa publikora atera da proiektu berria diseinatu eta beharrezkoak diren erreformak egiteko lizitazio edo kontratu administratiboa. Kontratu honek, gainera, 20 urteko iraupena izango du. Proiektuaren helburua, europar herrialde askotan egiten den bezala, trenbide zaharren tramo txikiak garraiobide berriak, ekipamenduak edo azpiegiturak frogatu ahal izateko erabiltzea da.

Lau kilometroko luzerako trenbide zatia da berreskuratu nahi dena, Castejonetik Soriara doan bide osoan zehar. Halaber, Corellako geltoki zaharra ere berreskuratzea aurreikusten da, duela hamarkadak abandonatuta dagoen eraikina, froga zentro bezala erabili ahal izateko. Tramo hau aukeratu bada, bere ibilbide, ezaugarri eta bidegarritasunarengatik izan da, Adifek jakinarazi duenaren arabera. Hleburu honekin, erran bezala, kontratazio publikorako deialdia egin da. Orotara, 36.000 metro karratuko trenbide eremua da kudeatuko dena, Castejon eta Cintruenigo artean dauden 91,8 eta 95,8 puntu kilometrikoen artean.