hurbiletik

Umoregile ahaztezina

25 aurte ‘Cantinflas’ hil zela Bere filmografian errespetua, solidaritatea, eskuzabaltasuna... eta umorea ez ziren sekula faltatu. Horrexek egin zuen ahaztezin.

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

‘Cantinflas’, bere pelikuletako batean. d.n.

‘Cantinflas’, bere pelikuletako batean. d.n.

Galería Noticia

‘Cantinflas’, bere pelikuletako batean. d.n.

Diaro de Noticias

Mario Fortino Alfonso izena zuen jaiotzez. Hiru izen zituen, baina laugarren batengatik lortuko zuen ospea aktore mexikar honek: Cantinflas. Burutan daukazue, eztala? Urteak igaro arren, pertsonaia honek eragin zituen barreak ez dira erraz ahaztekoak.

Denetara 53 pelikulatan parte hartu zuen. Lehenengo 33ak zuri-beltzean ziren, akaso bere filmografiako lan ezagunenak, La vuelta al mundo en 80 días ospetsuaz aparte. Film guztietan bere gizatasuna, errespetua eta eskuzabaltasuna erakutsi zituen, beti jende txiroa lagun-tzeko prest, izan ere bera ere familia pobre batean hazitakoa izan zen. Bere zinean ongia eta gaizkia ager-tzen dira beti, eta sentimendu onak, zuhurtzia eta balioak garaile izan ohi dira. Guzti horregatik, pertsonaia maitatua izan zen Cantinflas, herriak gogoz jarraitzen zituen bere abenturak.

Itxuraz ere nahiko xelebrea zen. Ezpain bazterretan besterik nabarmentzen ez zen bibote txikia (askok diotenez, Hitler eta Francoren “kontrako” bibotea zelako uzten zuen hala), mauka luzeko kamiseta zaharkitua eta galtza zabalak, ipurdia larri estaltzen ziotenak. Horretaz aparte, kapela txiki eta zahar bat zeraman, baita zapi txiki bat lepoan lotuta ere. Halaber, ez zuen sekula falta oihal zati zahar bat sorbaldatik zintzilik. Bere itxura bakarra zen, ikusle orok erraz identifikatzekoa.

Bere nortasun komikoa guztion gustukoa zen. Hala, bere hizkera bizi eta umoretsuak ez zuen inor hotz uzten, berarekin ikasi baizituzten hemengo askok Mexikoko espainiar hizkuntzaren berezitasunak. Lankideen artean ere oso maitatua zen. Hala, Aktoreen Elkarte Nazionaleko lehendakaria izan zen, eta Zinema Ekoizpeneko Langileen Sindikatuko idazkari nagusia ere izendatu zuten. Zinea utzi zuenean, karitatearen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez besteak laguntzera eman zuen bere bizitza. Mexikon, bere hileta elizkizunak hiru egun iraun zuten eta milaka pertsona bildu ziren bertan. Bitxia dirudien arren, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak ere minutu bateko isiltasuna gorde zuen bere omenez.

Hamaika lanbide, aktore izan baino lehen

Cantinflas, Mexikoko auzo behartsuetatik irtendako pertsonaia erox-ka eta maltzurkeriarik gabeak, ospe itzela eman zion Mario Morenori. Itxura ere nahastezina zuen: begi biziak, bibote bitxia, galtzak erdi eroriak, mugimendu xelebreak...Askotan Charlot mexikarra deitu izan zaio, eta Charlie Chaplinek berak garaiko komikorik onena zela erran zuen. Bere pelikuletan, bere bizitzan bezainbat lanbide irudikatu zituen. Izan ere, familia txiro batekoa izanda, hamaika bidetatik ibili behar izan zuen aktoretzaren bidetik arrakasta lortu aurretik: igeltseroa, garbi-tzailea, saltzailea... Baita toreroa ere, garai labur batez. Bere pelikuletan, halaber, mediku, polizia eta apaiz paperetan sartu zen, betiere bere nortasun nahastezinaz zipriztinduta.

Biografia:Mario Fortino Alfonso Moreno Reyes, askoz ere ezagunagoa Cantinflas ezizenaz (1911ko abuztuaren 12a, Mexiko Hiria - 1993ko apirilaren 20a, Mexiko Hiria) antzerki eta zinemako mexikar aktore eta umorista bat izan zen. 1957ko Urrezko Globo Saria irabazi zuen.

Filmografia:Zineman oso ibilbide luze eta oparoa izan zuen, bere film garrantzitsuenen artean honako hauek daudelarik: El supersabio (1948, Miguel M. Delgado), Si yo fuera diputado... (1951, Miguel M. Delgado), Around the World in Eighty Days (1956, Michael Anderson), El padrecito (1964, Miguel M. Delgado), Por mis pistolas (1968, Miguel M. Delgado), El patrullero 777 (1977, Miguel M. Delgado), edota El barrendero (1981, Miguel M. Delgado)

Últimas Noticias Multimedia