Drogen inguruko gurasoendako tailerra Lesakan

Viernes, 11 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

lesaka- Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17.00etatik 19.00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 63 50 36 telefonora deitu edo info@ bortziriakgz.eus helbidera idatzi behar da. - A.A.A.