Lansarean App Abian da euskara hutsean

Lan aukera euskaraz izatea errazten duen aplikazio berria da
Lan bila ari diren profesionalei eta lana eskaintzen duten enpresei zuzenduriko tresna da

Begoña Martín - Lunes, 14 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintza batzuk Lansarean webgunean.

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintza batzuk Lansarean webgunean. (Argazkia: DNA)

Galería Noticia

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintza batzuk Lansarean webgunean.

GASTEIZ- Bai Euskarari Elkarteak euskaraz dagoen lan-atari bakarraren aplikazioa aurkeztu du: Lansarean App. 4.000 lan-eskaintza, 400 enpresa eta 2.900 erabiltzaile baino gehiago jaso ditu webguneak eta, oraingoan, tresna berriarekin, pauso bat harago eman nahi izan du Bai Euskarari Elkarteak, ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari eta lana eskaintzen dutenei erraztasunak ematen jarraitzeko.

Langilearen eguna dela eta, pasa den maiatzaren 1ean, Lansarean App euskarazko lan-atariaren aplikazio berriaren zabalkundea abiatu zuten. Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen duen euskara hutsean dagoen lan-atari erreferentea da Lansarean, lan bila ari diren profesionalei eta lana eskaintzen duten enpresei zuzenduriko tresna bat.

bi publikoLansarean bi publiko hauei dago zuzendua: alde batetik, enpresa, saltoki eta era guztietako entitateei, lan-eskaintzak zabaldu eta hautaketa-prozesuak arinago kudea ditzaten;eta bestetik, lan bila ari diren pertsonei, euskarazko eskaintza profesionalak modu pertsonalizatu batean jaso eta hobekien egokitzen zaien lana topa dezaten. Bien kasuetan, Google Play eta App Store-n deskarga dezakete tresna berria, doan.

Bai Euskarari Elkarteak eskainitako euskara hutsean dagoen lan-atari erreferentea da Lansarean

Ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari eta lana eskaintzen dutenei erraztasunak ematen dizkiet

Lana euskaraz bilatu, lana euskaraz eskaini eta euskaraz lan egin nahi duen komunitateari tresna eta baliabide berriak eskaini nahi zaizkie, haien beharretara eta lan-kudeaketa ohituretara egokiturik. Gaur egun pertsona gehienek aplikazio eta mugikorren bidez egiten dituzte Internet bidezko bilaketak, erosketak, erreserbak, etab. Hori horrela izanik, sakelekoetatik edo tabletetatik lan-eskaintzak euskaraz kudeatzeko aukera eskaintzen du aplikazio berriak.

ziurtagiri bat baino gehiagoBai Euskarari Elkartearen proiektua da Lansarean, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzen laguntzeko sorturikoa. Izan ere, gaur egun Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Komunitatea sendotzeko ari dira lanean, baliabideak etengabe sortzen eta eguneratzen saiatzen dira... Eta ez hori bakarrik, gero eta eragin handiagoa hartzen ari diren beste proiektu batzuk ari dira elikatzen: Enpresarean, Lanabes eta Lansarean lan-ataria, besteak beste.

Lansarean lan-atariaren kasuan, aplikazio funtzionala da. Hautagaia izan edo profesionala izan, lan-eskaintzak errazago kudeatzeko eta eraginkorra izateko diseinaturik dago aplikazio berria. Sektore anitzeko lan-eskaintzak jasotzen ditu atariak, interesen arabera pertsonalizatu daitezkeenak;aplikazioak, gainera, jakinarazpenak programatzeko eta eskaintzak ordenatzeko aukera ematen du;kudeatzeko sistema erraza dauka, eta hautagai-enpresa harremanetan jartzeko mezularitza aukera eskaintzen du.

Horrez gain, erabiltzaileei ibilbide profesionala euskaraz egiten laguntzeko helburuarekin, orientazio zerbitzua eskaintzen du Lansareanek eta formakuntza agendaren berri ematen du. Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak nabarmendu duen bezala, “euskara eremu sozio-ekonomikoan txertatzea eta erabiltzea funtsezkoa da egunerokoan normaltasunez aritzeko eta hizkuntzaren biziberritzerako. Lan munduan euskara sustatzeko urratsak ematen ari dira, baina erdara da nagusi oraindik ere enpresa eta lantoki gehienetan. Gero eta gehiago dira euskaraz ikasi duten eta trebatu diren pertsonak, belaunaldi berriak prest daude euskaraz lan egiteko, baina lan munduak horretarako aukera gutxi ematen die. Lan arloan euskaraz normaltasunez aritzeko baliabideak sortu eta garatu behar dira. Euskaraz lan egin ahal izateko ezinbesteko baldintza baita, pertsonak eta espazioak euskararekin betetzeaz gain, baliabideak eta tresnak euskaraz egotea eta horiek baliatzea”.