Oriok bilera egingo du plazako zirkulazioari buruz hitz egiteko

2018(e)ko maiatzaren 15a, asteartea - 11:51etan eguneratua

Orio - Orioko Udalak bilera irekia deitu du, asteburuetan plaza zirkulazioari irekitzearen komenientzia herritarrekin aztertzeko. Bilera bihar egingo da, arratsaldeko 20.15ean hasita, kultur etxeko areto nagusian eta bertara gonbidatuta daude gaiarekin interesatuta dauden guztiak;hala nola, dendari eta tabernariak, herriko elkarteetako ordezkariak eta, oro har, herriko bizilagunak. A.R.