Toki Onaren ospakizun handia larunbatean

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

BERA- Toki Ona institutuaren 50. urteurrena borobiltzeko egun handia larunbatean izanen dute. 10.00etan institutuko ateak irekiko dituzte eta 12.30 bitarte, ikastetxea ezagutzeko aukera izanen da. 11.00etan, Beñat Mitxelena eta Jon Olaizolaren arteko pilota partida izanen da ikusgai, Eztegara pilotalekuan. 12.00etatik aitzinera Ricardo Barojako frontoia irekiko dute, zintzurrak freskatzeko. 14.00 aldera Ricardo Barojako sukaldean prestatutako menua eskainiko da. Arratsaldean dantzarako tartea izanen dute, 16.00etatik 19.00etara. Ordu berean zozketa-txartelen irabazleak jakinaraziko dituzte. Irabazleek Elgorriagako bainuetxean zirkuitua, Irisarri Landerako sarrera edo Martiko loteak jasoko dituzte. - A.A.A.