Hiru ibilbide mapa batean bildu dituzte Zubietan

Bisitariek Mendrasa, Aurkidi eta Sarekoa auzora ailegatzea errazago izanen dute

Jueves, 17 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Informazio interesgarria dauka mapak. Irudia: Pablo Feo

Informazio interesgarria dauka mapak. Irudia: Pablo Feo

Galería Noticia

Informazio interesgarria dauka mapak. Irudia: Pablo Feo

zubieta- Joan den urtean Metro Baserri izeneko proiektua baliatuz, Zubietako hiru auzo ezagutzera emateko mapa egin du Pablo Feo leitzarrak. Zehazki, Mendrasa, Aurkidi eta Sarekoa auzoak dira maparen bidez ezagutzera ematen direnak. Udalak maiatz hondarrerako paratzea aurreikusi du. Beraz, udan herrira datozen bisitariek herriko sarreran, autobus-geltokiaren ondoan izanen dute ikusgai.

Mapan proposaturiko hiru ibilbideek mendiek eskaintzen duten lasaitasun eta edertasunaz harago, herrian dauden interes handiko elementuak ezagutzeko aukera eskaintzen dute: errota, kisu labeak, monumetu megalitikoak, bordak...

Ibilbideen ezaugarriak bisitariek herrian pasa nahi duten denbora edota zailtasun mailara egokituak dira. Ameztia deritzonak, esaterako, 4,9 kilometro dituen heinean, Mendrasa eta Aurkidik 6,38 eta 9,8 kilometro dituzte, hurrenez hurren. Era berean, gainbehera, batetik bestera, aldakorrada. - A. Arotzena

Últimas Noticias Multimedia