Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuak 2016ko Sanferminetako sexu-erasoari buruzko Epaiaren kontrako apelazio-errekurtsoa aurkeztu du gaur goizean

Auzitegiaren Epaia errebokatu eta bost akusatuak kondena daitezela eskatu du delitu jarraitu hauengatik: penetrazio edo botxarketa tarteko sexu-erasoa, intimitatearen aurkakoa eta indarkeria edo larderia tarteko lapurreta

Lunes, 28 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 21:53h

Nafarroako Gobernuak 2016ko Sanferminetako sexu-erasoari buruzko Epaiaren kontrako apelazio-errekurtsoa aurkeztu du gaur goizean. Gobernuaren errekurtsoan, Zigor Kodeko 178, 179 eta 180.1 artikuluak urratu direla argudiatu da, epaitutako egitateetan sexu-erasozko 5 delitu jarraitu gertatu zirelakoan, eta ez sexu-abusuzko 5 delitu jarraitu;eta horren ondorioz, errekurritutako Epaia erreboka dadila, eta akusatu guzti-guztiak 18 urteko eta 9 hilabeteko kartzela zigorrarekin eta, askatasunik gabeko zigor guztiak bete ondoren ,10 urteko zaintzapeko askatasunarekin kondena daitezela eskatu du, biktimarengana, honen helbide edo lantokira nahiz biktima egoten ahal den edozein beste lekutara hurbiltzea debekatuz, 500 metrotik beherako distantzian, eta biktimarekin idatzizko, ahozko nahiz ikusizko edozein bitarteko erabiliz komunikatzea ere debekatuz, batean zein bestean 20 urteko epea ezarriz, eta zigor osagarri gisa, akusatu guztiak erabat inhabilitatuz kondenak dirauen bitartean. Era berean, errekurtsoan Zigor Kodeko 28, 237 eta 242.1 artikuluak urratu direla argudiatu da, epaitutako egitateetan pertsonen aurkako indarkeria edo larderia tarteko delitua gertatu zelakoan, eta ebasketa-delitu arina;eta horren ondorioz, errekurritutako Epaia erreboka dadila, eta 5 akusatuak, horietako bat egile materiala izateagatik eta gainerakoak ezinbesteko laguntzaileak izateagatik, 3 urteko kartzela zigorrarekin kondena daitezela eskatu du, eta zigor osagarri gisa, hautagai izateko eskubidearen inhabilitazioa eta enplegu edo kargualdi publikoaren etena ere eskatu du, kondenak dirauen bitartean. Azkenik, Gobernuaren apelazio-errekurtsoan Prozedura Kriminalaren Legearen 650 eta 732 artikuluak eta Zigor Kodeko 197.1 eta 5 artikulua urratu direla argudiatu da, epaitutako egitateetan intimitatearen aurkako delitua gertatu zelakoan;eta horren ondorioz, errekurritutako Epaia erreboka dadila, eta akusatu guzti-guztiak 3 urteko eta 3 hilabeteko kartzela zigorrarekin eta 21 hilabeteko isunarekin kondena daitezela eskatu du (eguneko 9na euroko kuota 4 akusaturentzat eta eguneko 15na euroko kuota bestearentzat), eta zigor osagarri gisa, hautagai izateko eskubidearen inhabilitazioa eta enplegu edo kargualdi publikoaren etena ere eskatu du, kondenak dirauen bitartean. Errekurtsoa martxoaren 20ko 38/2018 Epaia eman zuen Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atalaren aurrean behar den moduan aurkeztuta, hau ontzat hartu eta aldeei helaraz dakiela eskatu du, eta horrekin batera, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salaren aurrean epa dadila eskatu du, errekurtsoa ebatzi behar duen azken horren aurrean eskatu baita Epaia errebokatu eta beste bat eman dezala aipatutako kondenak bilduz, Probintzia Auzitegiaren aurrean egindako prozesuko eta apelazio-errekurtsoko kostu guztien ordainketa osoarekin batera.