BERTAN

Azkoitiko Udala, herriko merkataritzarekin bat

2018(e)ko maiatzaren 29a, asteartea - 10:04etan eguneratua

Azkoitiko Udala, herriko merkataritzarekin bat

Galería Noticia

Azkoitiko Udala, herriko merkataritzarekin bat

Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkateak, eta Unai Azpiazu, Herrixen merkatarien elkarteko lehendakariak, bi erakunderen arteko lankidetza hitzarmena berritu dute, elkarteko teknikaria den Sara Rodriguez ondoan izanda. Hori dela eta, Udalak 23.000 euroko diru-laguntza eman dio aurten Herrixen elkarteari eta egoitza gisa erabiltzen duen lokala uzten jarraituko du. Hitzarmenaren helburua "herriko merkataritzaren lehiakortasuna eta eskaintza areagotzea da". Argazkia: N.G.