Iruñeko historia, euskaraz eta 32 ahotsetara

Testua Miren Mindegia. Argazkia Unai Beroiz - Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Roldan Jimeno (historialaria), Maider Beloki (Iruñeko Kultura ziengotzia), Iñaki Azkona (Iruñeko Euskal Kultura teknikaria) eta David Mariezkurrena (Pamielako editorea).

Roldan Jimeno (historialaria), Maider Beloki (Iruñeko Kultura ziengotzia), Iñaki Azkona (Iruñeko Euskal Kultura teknikaria) eta David Mariezkurrena (Pamielako editorea). (UNAI BEROIZ)

Galería Noticia

Roldan Jimeno (historialaria), Maider Beloki (Iruñeko Kultura ziengotzia), Iñaki Azkona (Iruñeko Euskal Kultura teknikaria) eta David Mariezkurrena (Pamielako editorea).

Baskoien lehen kokalekuetatik hasi eta XX. mendeko gertakarietaraino, hiriarentzat ezinbestekoak izan diren bestelako gaiak ahaztu gabe, hala nola euskara, espazio fisikoaren garapena, izena bera edota emakumeen papera. Guzti hori biltzen da Iruñeko Udalak, Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu duen Iruñeko historiaren inguruko euskarazko lehenengo liburuan. Iruñeko historia. Hiriaren ibilbidea historian barna izeneko lan mardul honetan, 32 adituren testuak bateratu dira, nafar hiriburuaren historia arlo ani-tzetatik lantzen duen bilduma osatuz. Egileen artean, Nafarroako Unibertsitateko zein Euskal Herriko Unibertsitateko adituez gain, ikerlariak, historialariak, idazleak eta kazetariak aurkitu daitezke, besteak beste.

Liburuaren koordinazio lanak egin dituzten Iñaki Azkona Iruñeko Udaleko Euskal Kultura teknikariak eta Roldan Jimeno historialariak atzo udalean bertan eskainitako aurkezpenean aditzera eman zuten moduan, urte luzeetako lanaren emaitza izan da argitalpena. “Amets baten istorioa izan da, azkenean burutua ikusi duguna”, azpimarratu zuen Azkonak. Izan ere, liburuaren jatorria 2002an eta 2003an Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin batera antolatu zituen historia jardunaldietan kokatzen da. Bertan, garai historiko desberdinetan adituak ziren hizlariak bildu zituzten, eta argi ikusi zuten liburu bat plazaratzea beharrezkoa zela. “Gure hiriaren historian adituak ziren euskal egile asko zeudela ohartu ginen”. “Krisia medio”, alta, ezin izan zen proiektua egin. Udal taldearen aldaketaren eskutik ailegatu zen, azkenik, proiektua gauza-tzeko aukera.

“Iruñeak ez zeukan euskaraz ida-tzitako historia libururik” azpimarratu zuen atzo Jimenok. Historialariak, halaber, liburuaren aniztasunari erreparatu zion, “bai metodologiaren aldetik, baita jatorriaren aldetik ere oso berritzailea delako”. Duela hamasei urteko jardunaldi hartan bildutako historialari eta ikerlariek aurkeztutako testuak eguneratzeaz gain, koordinatzaileek bestelako gaiei heltzen zioten lanak gehitzea erabaki zuten, bilduma osatze aldera. “Plus bat eman nahi genion gure historiari, eta horregatik espezialistengana jo genuen”.

“Historia politikoa, instituzionala, soziala, kulturala... barneratzen ditugu”, azpimarratu zuen Jimenok. “Historiak izan dezaken ikuspegi guztiak hemen jasota daude, Iruñeko historiaren mesedetan”. Koordinatzaileak adierazi bezala, “gazteleraz ere” ez dago tamaina horretako historia libururik. “Noski, lan hau euskaraz egin da eta edukiaren aldetik ere garrantzia eman nahi izan diogu”. Hala, bilduma osatzen duten artikulu guztiak euskaraz idatzi izan dira, gazteleratik itzuli diren bi testu ezik.

JOXEMIEL BIDADOR GOGOANLiburua osatzen duten kapituluen artean, nabarmentzekoa da Joxemiel Bidadorren argitaratu gabeko testu bat, Iruñean euskaraz argitaratutako liburuen ingurukoa, liburuko “benetako altxorra” Azkona eta Jimenok hitzaurrean azpimarra-tzen duten bezala. “Artikulu hori, Idioa Sarak zuzentu eta apilatuta, orriotara ekarri dugu Joxemieli diogun begirunearen lekuko”. 2010ean zendutako idazle eta ikerlari iruindarrari omenaldi txiki bat ere egin nahi izan diote liburu honen bidez, hasierako eskaintza berari zuzen-tzen baitzaio.

Bilduma osatzen duten eduki nabarmenen artean, halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialari talde batek egindako hiriko memoria historikoaren inguruko ikerketa baten artikulua aurkitu daiteke, Gerra zibilean eta frankismoan zehar erildako eta espetxeratutako iruindarrakizenburupean. Aroz aro hiriaren historiari errepasoa egiten dioten kapituluak, halaber, gai desberdinak lantzen dituzten beste testu batzuekin osatu izan dira, hala nola, Jose Maria Jimeno Jurioren Iruñea. Hiriaren izenak mendez-mende, edo Jokin del Valle de Lersundi biologoaren Iruñea geologiaren, paleontologiaren eta geografiaren ikuspuntutik artikuluak.

Emakumearen papera ere ez da alde batera utzi lan honetan, Ana Diez de Ure historialariaren Emakumeen hiria atalean lantzen den heinean;ezta hiriaren garapen artistikoa ere, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Oskia Ugartek idatzitako Iruñarriak. Iruñeko harriakatalaren eskutik.

Iruñea garaikidearen inguruko bi artikulu ere aurkitu daitezke liburuan. Horietako bat, teorikoa, Gregorio Urdaniz Iruñeko Udaleko soziologo ohiak hiriko garapen urbanisitikoaren inguruan idatzitako artikulua, Iruñea, 1975-2016 izenburupean agertzen dena;eta bestea “subjektiboagoa” Ivan Gimenez kazetari eta idazlearen eskutik datorrena, eta egungo Iruñearen inguruan izandako bizipen pertsonalak islatzen dituena: Iruñea eta biok, 40 urte (1976-2016).

Euskara, jatorrian eta edukianLehenengoz euskaraz idatzitako lanak biltzen dituen argitalpena izateaz gain, euskarak presentzia nabarmena dauka liburuko atal desberdinetan. Hala, lehen aipatu Jimeno Jurioren Iruñeko izenen inguruko artikuluaz eta Bidadorren lanaz gain, Enrike Diez de UltzurrunenIruñea, euskaldunen hiri buruzagia, Ekaitz Santazilia eta Eneko Zuloagaren Zer (ez) dakigun Iruñean egiten den euskarari buruz, eta Irene Lopez-Goñi Nafarroako Ikastolen Elkarteko pedagogoaren Euskara Hezkuntzaren bidez berreskuratzeko ekimenak XX. mendearen bigarren erdialdean artikuluak ere biltzen dira bilduman.

Jimenok azaldu bezala, alderdi formaletik ere hizkuntzaren erabilera zaindu nahi izan dute. Hala, testu guztiak Alberto Barandiaran eta Enrike Diez de Ultzurrunek zuzenduak izan dira, estiloan homogeneitatea mantendu eta hizkuntza irizpide berdinak erabiltzeko.

Koedizioa, Pamielarekin Azkonak atzo azpimarratu zuen bezala, “liburu batek, merezitako hedapena behar du”, eta horretarako argitaletxe bat bilatzea erabaki zen. Hala, Pamiela argitaletxe iruindarrarekin koedizio kontratu bat sinatzea erabaki zuen udalak, argitaletxe honek historia liburuen argitalpenen, eta zehazki Iruñeko eta Nafarroako historia lanen arloan duen eskarmentu zabalagatik.

Denetara 800 ale argitaratu dira, dagoeneko liburu-dendetan aurkitu daitezkenak 25 euroko salmenta prezioan. Pamielako David Mariezkurrena editoreak atzo adierazi zuenez, “pozgarria” izan zen argitaletxearentzat horrelako lan bat plazaratzeko aukera izatea. “Konbentzituta gaude erreferen-tziazko liburu bat izango dela, izugarrizko kalitatea duen lana da”.

Iruñeko Udaleko kultura zinego-tzi Maider Belokik aditzera eman zuenez, dagoeneko gaztelerazko itzulpena prestatzen ari dira.

xehetasunak

Egileak. Patxi Abasolo (historialaria), Alvaro Aragón Ruano (NUP, historialaria), Iñaki Azkona Huércanos (Iruñeko Udaleko Euskal Kultura teknikaria), Joxemiel Bidador (ikerlaria), Jokin del Valle de Lersundi (biologoa), Enrike Diez de Ultzurrun (idazlea), Ana Diez de Ure (historialaria), Enrique Domínguez Fernández (historialaria), Iñaki Galarraga Aldanondo (EHU, arkitektua), Gotzon Garmendia Amutxastegi (NUP, historialaria), Ivan Gimenez (kazetaria), Roldan Jimeno Aranguren (NUP, historialaria), José Mariá Jimeno Jurío (ikerlaria), Koldo Larrañaga Elorza (NUP, historialaria), Mª Mar Larraza Micheltorena (NUP, historialaria), Juan José Larrea (EHU, historialaria), Irene López-Goñi (pedagogoa), Juan Karlos Lopez-Mugartza (NUP, filologoa), Emilio Majuelo (NUP, historialaria), Fernando Mendiola Gonzalo (NUP, historialaria), Fernando Mikelarena Peña (Zaragozako Unibertsitatea, historialaria), José Luis Nieva Zardoya (historialaria), Nerea Pérez Ibarrola (NUP, historialaria), Gemma Pierola (NUP, historialaria), Bixente Serrano Izko (historialaria), Daniel Sánchez Aguirreolea (historialaria), Ekaitz Santazilia (NUP, filologoa), Bixente Taberna Irazoki (Iruñeko Udala, arkitektua), Elena Torregarai Pagola (EHU, historialaria), Oskia Ugarte (artearen historialaria), Gregorio Urdaniz Irurita (Iruñeko Udala, soziologoa) eta Eneko Zuloaga (EHU, historialaria).

“Historiak izan dezaken ikuspegi guztiak hemen jasota daude, Iruñeko historiaren mesedetan”

roldan jimeno

Historialaria

“Ziur gaude erreferentziazko liburu bat izango dela, kalitate handiko lana da”

david mariezkurrena

Pamiela argitaletxeko editorea