Juul saria, ikastoletako ikasleek aukeratutako egileentzat

Ikastolen Elkarteak antolatzen duen literatur hauteskundearen sari banaketa Altsasun ospatu zen

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Juul sari banaketan parte hartu zuten egile eta antolatzaileak, Altsasuko Iortia Kultur Etxean.

Juul sari banaketan parte hartu zuten egile eta antolatzaileak, Altsasuko Iortia Kultur Etxean. (Argazkia: utzitakoa)

Galería Noticia

Juul sari banaketan parte hartu zuten egile eta antolatzaileak, Altsasuko Iortia Kultur Etxean.

iruñea- Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen idazle eta ilustratzaile bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia ospatu zen atzo, Altasuko Iortia Kultur Etxean. Urtero bezala, JUUL sari banaketa ekitaldia, Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean antolatu da, hortaz, aurten Altasuk hartu du horren ardura.

Iñigo Aritza Ikastolako ikasleak izan ziren, hartara, hauteskundeetan garaile suertatu ziren idazle eta ilustratzaileei saria banatu zizkietenak, tartean Olga de Dios, Joana Ziganda, Paddy Rekalde, Ana Jaka, Estibaliz Vivanco, Lur Gallastegi, Castillo Suarez, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Iosu Mitxelena eta Joseba Larratxe “Josevisky”.

Aurten, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egin die. Horretarako, Faustino Aizkorbe artista nafarrari JUUL Saria egin zezan eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatu diena.

Sari-banaketa ekitaldian hitz egin zutenak hurrengoak izan ziren: Eneida Carreño Mundiñano (Nafarroa Oinez 2018, Iñigo Aritza Ikastolako lehendakaria), Mikel Asiain (NIEko lehendakaria) eta Maria Solana (Nafarroako Gobernuaren Hezkun-tza Departamentuko Kontseilaria eta Gobernuko Eledun).

Ekitaldian, halaber, Javier Ollo Altsasuko alkateak eta beste autoritate batzuk parte hartu zuten.

Hauteskundearen XX. edizioa Ikastolen Elkarteak Juul Literatura Hauteskundeen 20. edizioa ospatu zuen apirilan. Aurten, denetara, 15.832 boto bildu ziren liburuen kategorian, eta 7.338 hautesle-ikaslek parte hartu dute ilustratzaileen kategorian. Emaitzen artean, aurrreko edizioetatik lehenengo postuetan egon diren ohiko idazleen izenak nagusitu ziren, Jasone Osoro, Castillo Suarez edo Toti Martinez de Lezea bezala, baina izen berriak ere agertu ziren, hala nola Joana Ziganda eta Estibaliz Vivanco. Argi geratu zena, hori bai, ikasleek “etxeko” egileak nahiago dituztela izan zen, izan ere, kategoria gehienetan euskal idazleak nagusitu ziren.

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da JUUL kanpaina. Kanpaina burutzen da haur eta gazte guztiek liburu eta ilustratzaile bat hautatzen dutelarik. JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen kanpainaren barruan, azken ekin-tzetariko bat da. - M.M.P.