Jurramendira egingo du irteera igande honetan Inda Mendi elkarteak

2018(e)ko maiatzaren 31a, osteguna - 11:18etan eguneratua

 ZUMAIA – Zumaiako Inda Mendi elkartea Jurramendi mendira joango da igande honetan. Lizarraldeko mendia 1.045 metrotakoa da, eta Nafarroako erdialdea eta Erribera bereizten dituen muga naturala da. Guztira, 15 kilometroko ibilbidea izango da eta 500 metroko desnibela du. Irteeran parte hartu nahi dutenek ostiral eguerdia baino lehen eman beharko dute izena goiko estankoan (943 860 357). – A.R.