‘Leader’ programaren laguntzak ekainaren 8ra arte eska daitezke

2018(e)ko maiatzaren 31a, osteguna - 11:19etan eguneratua

 MENDARO – Debemen Debabarreneko landa garapenerako elkarteak jakinarazten du mendaroarrek ekainaren 8ra arte eska ditzaketela Leader egitasmoaren baitan “landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko” eskaintzen diren dire-laguntzak. Eskaera aurkezteko unean “diruz lagundu daitezkeen jarduketak hasi gabe egon behar dute”. Informazio gehiagorako Debemeneko 943 744 067 telefonora deitu. – J.L.