Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Betaurrekoak jarri eta... BIZI!

udaberriarekin batera, atxitamutxitxa tximeleta jaio da, eta ipuin berezi bat ekarri digu berarekin. ezagutu nahi?

Testua eta irudia Iñigo Aritza Ikastola - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Udaberriarekin batera, Atxitamutxita jaio zaigu. Atxitamutxita, bai. Izen berezia, ezta? Tximeleta bat da eta halaxe esaten da Urdainen tximeleta, atxitamutxita. Baina Atxitamutxita ez da bakarrik etorri. Castillo Suarezen eskutik, ipuin bat ekarri digu. Ipuina ezagutu nahi? Hona hemen gure Atxitamutxitaren abentura…

“Animaliek eta landareek hizketan egiten zuten garaian, bazen atxitamutxita bat lore bati atxikita bizi zena. Ez zen inoiz lorearengandik urruntzen.

Egunak joan eta gauak etortzen ziren bata bestearen atzetik, baina atxitamutxitak ez zuen inoiz hegan egiten. Inork ez zekien zein koloretakoak ziren bere hegalak. Inork ez zekien hegal egiten zekien ere.

Lorearen nahigabea izugarria zen. Beldur zen uda bukatu eta, zimeldutakoan, atxitamutxitak ezbeharren bat izanen ote zuen. Ez zuen atxitamutxita bakarrik utzi nahi.

Lagun berriak egin behar zituen atxitamutxitak, baina horretarako lorearengandik urrundu behar zuen ezinbestean. Atxitamutxitak, ordea, ez zuen ausardiarik horretarako. Ikaratuta bizi zen.

Arratsalde eguz-kitsu batean, inguma bat gerturatu zitzaion euskararen festara gonbida-tzeko, baina atxitamutxitak ezetz esan zion, ez zuela joan nahi, baina ez zuen esan zergatik. Triste sumatzen zi-tzaion.

Goiz euritsu batean, pinpilipauxa bat hurbildu zitzaion eta proposatu zion zuhaitz hostotsu batera joatea aterpe hartu eta uretatik babesteko. Atxitamutxitak hegalak pixka bat astindu zituen hegan hasteko, baina azkenean ez zen ausartu lorearengandik urruntzen. Bustita eta hotzez zegoen atxitamutxita, eta negarrez hasi zen. Tximeleta bat gerturatu zi-tzaion eta malkoak sikatu zizkion. Konturatu zen atxitamutxitaren begirada lausotuta zegoela, eta ez zuen gehiago behar izan jakiteko zein zen atxitamutxitaren arazoa. Atxitamutxitak betaurrekoak behar zituen, ez besterik. Hegan egiteko gertura zein urrutira. Betaurrekoak jarri eta Altsasura abiatu zen, euskararen festara. Han lagun berriak egin zituen”.

Horixe nahi dugu guk, betaurrekoak jarri eta BIZI! Mundua beste modu batez ikusteko aukera zabaltzen delako. Mundu anitza, kolore askotakoa! Denak gara desberdinak, denak gara bereziak, eta berezitasunak ANIZTASUNA dakar.

Ipuina gure web orrian eskuragarri duzu: www.nafarroaoinez.eus.Baina desberdinak, bereziak, anitzak garelako, gure ipuina ere modu anitzatetan eskaini nahi izan dugu. Inklusibitatea hartu dugu ardatz gure Nafarroa Oinezen, hortaz ipuina era inklusiboan landu nahi izan dugu. Ipuinarekin oinarritzat hartuz, hainbat jarduera proposaten joanen gara eta ma-terial desberdinak guztion eskura ja-rriko ditugu gure web orrian. ADI!