Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Birziklapen lehiaketa abian dago

? |

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

altsasu- Altsasuko Iñigo Ari-tza Ikastola antolatzen ari den Nafarro Oinez 2018ko ingurumen batzordeak, “Entzun nola birziklatzen dudan” lehiaketarako antolatu du. Lehiaketa honen helburuak honakoak izanik:

- Aisian euskararen erabilera indartzea.

●- Teknologien erabilera arduratsua bultzatzea.

●- Jasangarritasuna eta birziklatze sortzailea sustatzea.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, pertsona edota talde bakoitzak, bideo bat bidali behar du birziklatutako materialak erabiliz, jostailu bat nola sor-tzen duen azalduz edota jasangarriagoak izateko aholkuak emanez. (Adibidez: lorategian ura aurrezteko 5 aholku).

Edozein adierazpen edo diziplina mota onartzen da (musika, antzerkia, dantza, performance, libdup,…), baina ikus-entzunezko formatuan (irudia eta soinua) aurkeztu behar da eta “DIY - Do it yourself” (zuk zeuk egin ezazu) bat azaldu behar da, azalpenak euskaraz izateaz gain, ahoz zein idatziz azaldu behar direlarik. Ahozko azalpenak idatziz jaso behar dira bideoan bertan edota beste artxibo batean, idatzizko testua atxikitu.

Lehiaketan parte hartu nahi baduzu gure web orria (www.nafarroaoinez.eus) bisitatu edota koordinazioa@oinez2018.ikastola.eus emailera idatzi eta informazio guztia zure postontzian jasoko duzu.

Hiru kategoria egonen dira, adinaren arabera sailkatuak, eta kategoria bakoitzeko sari bana banatuko da. Sariak uztailaren 8an, Nafarroa Oinezek Vistabellan antolatzen duen jarduera programaren barruan banatuko dira. - Iñigo Aritza Ikastola