azpimarratzeko

Frantziar idazle bikaina

Eleberri beltza Frédérique Audoin-Rouzeau, Fred Vargas deitua, zazpigarren emakumea da Literaturaren Asturiasko Printzesa saria jasotzen duena.

Diario de Noticias - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Fred Vargas, berriki egindako argazki batean. d.n.

Fred Vargas, berriki egindako argazki batean. d.n.

Galería Noticia

Fred Vargas, berriki egindako argazki batean. d.n.


Berriki jakinarazi zen bezala, Espainiako estatuak urtero banatzen duen Asturiazko Printzesaren Letren saria Fred Vargasi emango zaio. Zazpigarren emakumea da, literaturaren arloan, sari hau irabazten duena, sariketa hasi zenetik 37 urte pasa direnean.

Fred Vargas, Frédérique Audoin-Rouzeau idazlearen izengoitia (Paris, 1957ko ekainaren 7) historialari eta arrakasta handiko polizia eleberrien egilea da. Ezkerreko militantea da baita ere.

Idazleak “Vargas” izengoitia hartu zuen, bere ahizpa bikiak, Joëlle margolariak, Jo Vargas bezala sinatzen zuelako. Izenaren jatorria The Barefoot Contessa filmean bilatu behar dugu;hartan Ava Gardnerrek Maria Vargasen papera egiten zuen eta.

Frédérique Audoin-Rouzeau, Parisen jaioa, Philippe Audoin idazle surrealistaren alaba da. Bere anaia Stéphane Audoin-Rouzeau historialaria ere ezaguna da, bestetik, Lehen Mundu Gerran aditua izateagatik. Frédérique ere historialaria da baina arkeozoologian espezializatu zen, hau da, inguru arkeologikoetan agertzen diren animalien aztarnak ikertzen dituen espezialista.

Ibilbidea

2003an, Izurri Beltzari buruzko saiakera zientifikoa idatzi zuen, Les Chemins de la peste, le rat, la puce et l’homme. 1986an, bere L’Homme à l’envers polizia eleberriak Coñac Jaialdiaren saria jaso zuen. Haren esanetan, horrelako eleberriak entretenitzeko idazten omen ditu. Pertsona lotsatitzat hartzen da Fred Vargas, eta horrexegatik ez ditu sekula sinadurak eskaintzen.

2009ko ekainaren 7ko Europa Batasuneko hauteskundeetan, Vargasek Daniel Cohn-Bendit hautagiari eta Europe Écologie alderdi berdearen zerrendei lagundu zien. Helburu horrekin Nous y sommesizenburuko manifestua sinatu zuen. Aurretik ere, 2004an, Cesare Battisti ezkerreko militante italiarraren aldeko eta haren estradizioaren aurkako mugimenduan hartu zuen parte.

Eleberri beltza, gorenean

Siruela argitaletxe espainola zuzentzen duen Ofelia Grande editoreak 2002tik darama idazle frantziarraren lanak argitaratzen. Bere iritziz, Letren Asturiasko Printzesa saria jaso duen idazleak “eleberri beltzari bigarren buelta bat ematen dio, literatura handian bilakatuz, generotik harago”. “Vargasek, literatura beltza, literatura garbi eta bikainean bilakatzen du. Historiarekiko eta gizarte mugimenduekiko hurbiltasuna dauka, bere eleberriak ez dira polizia eleberri soilak. Gizakia bere sakontasunean ikertzen du”. Gazteleraz argitaratu duen azken liburuaz, ‘Cuando sale la reclusa’ izenekoaz, “bikaina” dela dio. “Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka kokatzen da erabat. Bortizkeria aztertzen du, eta trama guztiak genero indarkeriarekin zerikusi zuzena dauka”.

Jean-Baptiste Adamsberg komisarioaren saila:L’Homme aux cercles bleus (1991) - Saint-Nazaire jaialdiaren saria, 1992;L’Homme à l’envers (1999) - Eleberri Beltzaren Sari Nagusia Cognac-en, 2000, Kritikaren Misterio Saria 2000;Pars vite et reviens tard (2001) - Prix des libraires 2002, Prix des lectrices ELLE 2002, Deutscher Krimipreis;Sous les vents de Neptune (2004);Dans les bois éternels (2006);Un lieu incertain (2008);L’Armée furieuse (2011);Temps glaciaires (2015) - Landerneau polar saria 2015;Quand sort la recluse (2017).

Idazteaz:“Ez naiz inoiz idazle sentitu. Asteak igaro ditzaket liburuetan pentsatu gabe. Baina, halako batean, diot: ‘Fred, duela urte bat ez duzula idazten’, eta horretan jartzen naiz”.