azpimarratzeko

Juul saria, idazle eta ilustratzaileentzat

XX. edizioa Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta, JUUL literatura hauteskundeetan bozkatuenak izan ziren egileei sariak banatu zizkieten asteazkenean

Diario de Noticias - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Altsasuko Iortia Kultur Etxean ospatu zen sari banaketa, asteazkenean.

Altsasuko Iortia Kultur Etxean ospatu zen sari banaketa, asteazkenean. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Altsasuko Iortia Kultur Etxean ospatu zen sari banaketa, asteazkenean.


Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen idazle eta ilustratzaile bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia ospatu zen asteazkenean, Altasuko Iortia Kultur Etxean. Urtero bezala, JUUL sari banaketa ekitaldia, Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean antolatu da, hortaz, aurten Altasuk hartu du horren ardura.

Iñigo Aritza Ikastolako ikasleak izan ziren, hartara, hauteskundeetan garaile suertatu ziren idazle eta ilustratzaileei saria banatu zizkietenak, tartean Olga de Dios, Joana Ziganda, Paddy Rekalde, Ana Jaka, Estibaliz Vivanco, Lur Gallastegi, Castillo Suarez, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Iosu Mitxelena eta Joseba Larratxe “Josevisky”.

Aurten, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egin die. Horretarako, Faustino Aizkorbe artista nafarrari JUUL Saria egin zezan eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatu diena.

Sari-banaketa ekitaldian hitz egingo zutenak hurrengoak izan ziren: Eneida Carreño Mundiñano (Nafarroa Oinez 2018, Iñigo Aritza Ikastolako lehendakaria), Mikel Asiain (NIEko lehendakaria) eta Maria Solana (Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Kontseilaria eta Gobernuko Eledun).

Ekitaldian, halaber, Javier Ollo Altsasuko alkateak eta beste autoritate ba-tzuk parte hartu zuten.

20. edizioa

Ikastolen Elkarteak Juul Literatura Hauteskundeen 20. edizioa ospatu zuen apirilan. Aurten, denetara, 15.832 boto bil- du ziren liburuen kategorian, eta 7.338 hautesle-ikaslek parte hartu dute ilustratzaileen kategorian.

Emaitzen artean, aurrreko edizioetatik lehenengo postuetan egon diren ohiko idazleen izenak nagusitu ziren, Jasone Osoro, Castillo Suarez edo Toti Martinez de Lezea bezala, baina izen berriak ere agertu ziren, hala nola Joana Ziganda eta Estibaliz Vivanco. Argi geratu zena, hori bai, ikasleek “etxeko” egileak nahiago dituztela izan zen, izan ere, kategoria gehienetan euskal idazleak nagusitu ziren.

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da JUUL kanpaina. JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, kanpainare barruan, azken ekintzetariko bat da.

jatorria

Zergatik Juul? Gregie Demaeyer idazlea Kruibeke hirian (Flandria) jaio zen 1951n. Haurren liburu ilustratzaile izatetik idazle izatera pasa zen. Testuaren eta plastikaren artean interakzio estu bat lortu zuen. Berak eta eskultore batek sortutako pertsonaiarik hunkigarriena JUUL izeneko haurra da. Ipuin hau sari askoren jabe izan da eta gaur egun pil-pilean dagoen ikaskideen arteko jazarpena, bulling-az, mintzo zaigu.

Últimas Noticias Multimedia