Matematika olinpiadak ospatu ziren tuteran

Urdánoz, Asiain eta Monroy, finalera Matematika olinpiaden edizio honetan, 49 ikastetxetako 144 ikaslek parte hartu zuten. Sailkatuek, Valentzian izango dute hurrengo hitzordua.

Fermín Pérez-Nievas - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Andrea Urdánoz eta Pablo Asiain, irabazleak, saria eskuan dutela.

Andrea Urdánoz eta Pablo Asiain, irabazleak, saria eskuan dutela. (FERMÍN PÉREZ-NIEVAS)

Galería Noticia

Andrea Urdánoz eta Pablo Asiain, irabazleak, saria eskuan dutela.

Bi orduz, sei arrazoiketa eta kalkulu arazo ebatzi behar izan zituzten ikasleek, bikoteka Bikote irabazlea eta bigarren bikoteko kide bat Valentziara joango dira finala jokatzera


Pablo Asiain Monreal eta Andrea Urdánoz Martínez iruindarrak, eta Alejandro Monroy Ostívar azkoiendarra izango dira Nafarroaren ordezkariak, Valentzian ospatuko den XXXI. Matematika Olinpiadetan.

Hala erabaki zen joan zen astean, Tuterako Benjamín de Tudela institutuan ospatu zen sailkapenaren ondoren. Bertan, Nafarroa osoko 49 eskolatako 144 ikasle bildu ziren. Denetara, sei arazo ebatzi behar zituzten, horietako batzuk kalkulukoak eta beste batzuk arrazoi-tzekoak izan zirelarik.

Pablo Asiain eta Andrea Urdánozek zuzeneko sailkapena lortu zuten, lehiako lehenengo postua eskuratu baitzuten;eta Alejandro Monroyk bigarren postua eskuratu zuen, Benajmin de Tudela institutuko Álvaro de Irizar Larraurirekin batera. Azkenean, zozketa bidez erabaki zen bietako nor sailkatuko zen, eta Monroyren alde egon zen zortea, Valentziara joateko hirugarren pasea eskuratuz.

Irakasle talde batek osatu duen Tornarina Matematika elkarteak antolatzen du ekitaldia. Antolatzaileen arabera, ikasleek erakutsi zuten maila oso altua izan zen, eta lehenengo aldiz bi hirugarren sari ematea erabaki zuten, hurrengo bikoteentzatn: Mikel Prieto Etxegaray (Toki-Ona, Bera) eta Erika Goya Larrayoz (Larraintzar);eta Cristina Goenaga Conde (Santa Teresa de Jesús;Iruñea) eta Íñigo Aguirre Zazo (Padre Moret BHI, Iruñea).

Frogak

Parte hartzaileek sei kalkulu eta arrazoiketa arazo ebatzi behar izan zituzten denetara. Lehenengoen artean, hurrengo hauek aurkitzen ziren: “Hiru katuk hiru arratoi ehizatu dituzte hiru egunez. Zenbat arratoi hartuko dituzte hogeita hamar katuk hogeita hamar egunez?”, edo “Jabeak langile bat hartu zuen urtebeterako, eta 12 rublo eta kaftan bat ordainduko ziola esan zion. Zazpi hilabeteren ondoren, langilea joan egin zen. Kontuak egin, eta kaftan bat eta 5 rublo jaso zituen ordainetan. Zenbat balio du kaftanak?”. Bestalde, arrazoiketa erabiltzeko kasu praktikoak ere proposatu ziren, eta horietako batean ikastetxeko patiora atera behar izan ziren: “Benjamin de Tudela institutuak patio nagusi bat dauka, tamaina desberdineko harriak dituen bi eremu laukizuzenekin. Bi eremu hauetakoak batuz, denetara zenbat harritxo dauden kalkulatu behar duzu. Eman dizugun metro bateko korda soilik erabili dezakezu kalkulua egiteko”. Edo beste hau: “Xake mugimendu batean, erregina nahi haina lauki mugitu daiteke, bertikalean, horizontalean edo diagonalean. Bost erregin kokatu nahi ditugu bost lerroko eta bost zutabeko taula batean, baina erreginak elkarren artean erasotzeko aukerarik eman gabe. Nola kokatuko dituzu?”.

Frogak ebazteko bi ordu besterik ez zuten izan ikasleek. Halaber, bikoteka egin zituzten, betiere ikastetxe desberdinetako ikasleek osatu zituztelarik bikote horiek. “Ezagutza baino, arrazoiketa eta azkarrak izateko gaitasuna da bilatzen dena”, azaldu zuen Benjamin de Tudelako Matematika ikasgaiko irakasleak, Juan Manuel Sáinzek.

Iruñeko Monjardin Lizeoko Andrea Urdánozentzat (13 urte), esperientzia oso baikorra izan zen: “Elkarrekin ondorioak atera ditugu, talde ona osatu dugu”. Bere bikoteak, Iruñeko Gurutzeko Plazako institutuko Pablo Asiáinek, “oso pozik” zegoela azpimarratu zuen: “Ez nuen espero, ahal nuen hoberen aritzera etorri naiz, baina nire izena aditu dudanean oker zeudela pentsatu dut”. Bat egiten dute arazorik zailena zein izan zen erantzuterakoan. “Bi zirkulu erdi dituzu, eta horietako bakoitzak lau semizirkulu ditu barrenean, aldi berean lauki baten barrenean sartuta daudenak. Semizirkulu guztiak berdinak dira, puntu bakar batean bat egiten dute eta 2 unitateko radioa daukate. Zenbat neurtzen du laukiaren luzerak?”.

Valentziara bidaiatuko duen hirugarren ikaslea Alejandro Monroy izango da, Azkoieneko Ribera del Arga institutuko 14 urteko mutikoa. Bere ustez, “zorte handia” izan zuen zozketan garaile atera zelako. “Frogak zailak izan dira baina oso ongi aritu gara. Elkarrekin koordinatu gara. Niretzat, zailena, froga batean agertzen zen kapa baten balioa kalkulatzea izan da”.

Uztailan Valentzian ospatuko den txapelketan, Nafarroa ordezkatuko dute hiru ikasle hauek.

Sailkapen saioan egon ziren pertsona ezagunen artean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendaria den Roberto Perez eta Tuterako alkate Eneko Larrarte egon ziren. Parte hartzaile guztiei oroigarri bat eman zieten. Bestalde, irabazle suertatu ziren lau bikoteei erloju berezi bat eman zitzaien sari moduan: ordua agertu beharrean, ebazpenak agertzen dituen ordularia da, emai-tza, eguneko ordua delarik.

Pérezek gurasoen papera eskertu nahi izan zuen: “Kirola egitera bezala, honakoa bezalako matematika jarduetara joatea onuragarria da”. Halaber, horrelako ekimenetan sustatzen den talde lana azpimarra-tzekoa dela ere aipatu zuen.