Natura eta euskal mitologia eskutik doazenean

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Irati ezagutzeko modurik onena bertatik ibiltzea da.

Irati ezagutzeko modurik onena bertatik ibiltzea da. (UNAI BEROIZ)

Galería Noticia

Irati ezagutzeko modurik onena bertatik ibiltzea da.

Natur ingurune berezi hau gordetzeko, hiru esparru babestu dira eremuak: Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integrala. Mendilatzeko natur erreserba izen bereko mendian dago, Orbaitzetan, eta 199 hektarea hartzen ditu, 1.100 metrotan gora. Horren inguruan ibiltzen ahal da, 14 km luze den eta zailtasun gutxi duen zidor seinaleztatu batean barna. Orbaitzetako Arma Olatik ateratzen da bidexka. Tristuibarteako natur erreserba Petxuberro mendiaren iparraldeko magalean dago, Hiriberrin, 940 metroko garaieran. La Cuestión mendian, Lizardoiako erreserba integrala , 850 eta 1.125 metro bitarteko garaieran, Irati oihaneko esparrurik interesgarriena da ekologiari dagokionez, pagadi eta izeidi birjinak baitaude han. 7 kilometroko ibilbide bat eginik hurbiltzen ahal zara hara. Kontrasarioko zidorra deitua, Irabiako urtegiaren buztanean hasten da zailtasun gutxiko bide hori. Era berean, 9 kilometroko ibilbide batean barna ibiltzen ahal da urlo horren ertzean gaindi.

Sorginak eta lamiak, besteak beste, bizi dira han, eta, lainoa delarik, Joana Albretekoaren espiritua paseatzen dute -Nafarroako erregina higanota izan zen, Parisen pozoitua- eta desagerrarazten dituzte bidean topatzen duten gizaki oro. Bestalde, ez ahaztu Basajaunaren bizitokia dela, oihaneko jaunaren etxea, alegia. Gorputzez luzea da, ile luzea, eta indar harrigarria du, eta oreina baino trebeagoa da. Bidean aurkitzen baduzu, ez joan ihesean. Obeditu haren aginduak eta zure gidari babeslea izanen da oihanean zabiltzan bitartean.