Oihan zoragarrian barrena

Bigarren handiena Europako pagadi-izeidirik handienen artean, bigarren postuan kokatzen da Aezkoa eta Zaraitzu ibarren buruan kokatzen den oihan zoragarri hau

Diario de Noticias - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bide zidorretan barrena, leku miresgarrietara iritsiko gara.

Bide zidorretan barrena, leku miresgarrietara iritsiko gara. (UNAI BEROIZ)

Galería Noticia

Bide zidorretan barrena, leku miresgarrietara iritsiko gara.


Europako pagadi-izeidirik handienak kontuan harturik, bigarrena da Iratiko oihana, Alemaniako Oihan beltzaren atzetik. 17.000 hektarea inguruko gune berde handi-handi hori ia birjina da. Nafarroako ekialdeko Pirinioetan dago, mendiz inguratutako arro batean ( Ori, Abodi…), Pirinioetako Aezkoa eta Zaraitzu ibarren buruan.

Iratiko oihana natur altxorra da, balio ekologiko handikoa, eta babes figura desberdinak daude han: Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integrala, besteak beste. Pagadi usuek, bazkalekuek, izeiek eta ur freskoek osatzen dute kolore biziak oparitzen dizkigun paisaia, urtaro berriarekin eraldatzen den ingurune paregabea.

Sentsazio ugari eskainiko dizkizu hango oihanak: naturarekiko harremana bakardadean, pagoen eta izeien artean urak sortzen duen marmar basatia, Irati ibaiaren eta Irabia urtegiaren freskotasuna, basapiztien eta udazkenean eroritako hostoen hots iheskorra, basoko fruituen urrina eta Pirinioetako altxor hura estaltzen duen belar mantuaren leuntasuna. Hartu kamera eta mendi-botak, eta hasi ibiltzen basoa zeharkatzen duten bideetariko batean gaindi.

Bi sarbide ditu Iratiko oihanak: mendebaldekoa Orbaitzetatik eta ekialdekoa Otsagabiatik. Han, gainera, Interpretazio Zentroa dago, abiapuntu bikaina eremuari eta inguruari buruzko argibideak jasotzeko.

Gainaldeetako oihan usuetan edo bazkaleku argitsuetan galdutako bazter ugari dira balio handiko basapiztien populazioen babeslekuak eta habitatak. Espezie ugari bizi dira han: hegaztiak (erregetxoak, txontak, txantxangorriak, okil beltzak edo okil gibelnabarrak, besteak beste), uretako espezieak (amuarrainak, adibidez), eta ugaztunak (azeriak, basurdeak, lepahoriak eta orienak...).