‘Harritik hazia’ antzezlana Arantzan igandean

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

arantza- Joan den urteko uztailaren 21ean, 22an eta 23an, oroimen historikoan oinarritutako Harritik Hazia herri-antzezlana taularatu zuten Berako Kultur Etxean. Haur, gazte eta helduen antzerkilari talde bat bildu eta 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan bat prestatu zuten, gerrari buruzko gogoetak sortuz, eta historia liburuetatik kanpo utzitako emakumeei protagonismoa emanez. Ekimen arrakastatsua izan zen, hiru egunetan jendetza bildu baitzen Beran antzerkia ikustera. Larunbat honetan 20.00etan Arantzako eskolako patioan ikusteko aukera izanen da, Euskara Batzordeak antolatua. Bertzetik, aipatu, Harritik Hazia esperientziatik Emakumeen Oroimen Zelaia egitasmoa sortzeko lehen pausuak eman dituztela, Arantzan eta zelai hori uztailaren 15ean inauguratzeko asmoa dute. - A.A.A.